AURRETIKO IZEN-EMATEA HEMEN

Pertsona zaurgarrienek elikatzeko duten eskubidea, askotan, honako premisa honetan oinarritzen da: «Dilistak dira, nahi badituzu jan eta ez badituzu nahi, hor utzi”. Zergatik? Non geratzen dira duintasuna eta erabakitzeko zein hautatzeko gaitasuna? Pertsona zaurgarriek gauza asko izan ditzakete faltan, baina inoiz ez lukete duintasunez bizi ahal izateko eskubide eta bermeen faltarik izan behar. Oinarrizko eskubide horietako bat elikatzeko eskubidea da. Ikastaro honen bidez erakutsi nahi dugu erakunde batek eta gizartearen parte-hartzeak elikatzeko eskubidea berma dezaketela.

 Helburuak

  • Gizarte-bazterketaren bilakaera ezagutzea Iruñean
  • Elikatzeko eskubidea Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) parte gisa ulertzea
  • Elikadura solidarioko proiektu bat garatzeko bete behar diren irizpideak identifikatzea

 Edukiak

  • Historia duen errezeta: Gizakia Herritar/Paris 365 Fundazioaren jatorria eta bilakaera
  • Errezeta hasi aurretiko ezinbesteko baldintzak:
    • Produktu freskoak eta gertukoak: herritarren proiektu bat, moldakorra eta hiriari egokitua
    • Ez ahaztu inoiz norendako prestatzen dugun janaria: testuinguruaren eta erabiltzaileen etengabeko diagnostikoa.
  • Osagaiak:
    • Duintasuna osagai nagusi gisa
    • Gizartearen parte-hartzea ezinbesteko oingailutzat
    • Eta laguntzeko… Lagun-egite soziala

 Iraupena: 6 ordu (aurrez aurrekoa)

Datak: martxoak 28 eta 30

Ordutegia: astelehen eta asteazkenean, 17:30 – 20:30

Nork emana: Sofía Antón Arraez (gizarte-langilea eta elikadura-baliabideen arduraduna), Maribel Turias Dancausa (boluntarioendako bulegoko arduraduna) eta

Myriam Gómez García (Koordinatzaile-gerentea).

Tokia: ZENTRO, elkarlaneko gunean, 5. aretoa (Kondestablearen jauregia), kale Nagusia, 2.

Behin-behineko izen-ematea: martxoaren 24ra arte.