INFORMAZIO ZERBITZUA
Zerbitzu honen xedea da Udalak eskaintzen dituen baliabide, deialdi, prozesu eta abarrei buruzko informazioa eskaintzea halakorik eskatzen duen herritar zein elkarte orori. Partaidetzarako Informazio eta Baliabide Zerbitzuak (PIBZ) elkarteei haien jardunean lagunduko dien banan-banakako laguntza eskaini nahi die, haien eguneroko errealitatearekin zerikusia duten gai guztietan.
- Baliabideei buruzko informazio gaurkotua eskaini nahi die, hala nola deialdi, diru-laguntza, prestakuntza, prozesu partizipatibo eta auzo-eztabaidaguneei buruz, dela aurrez aurre, dela online, webgunearen, buletin digitalen edo e-postaren bidez.
- Erreprografia zerbitzua du: fotokopiagailua, inprimagailua, gillotina, tolesteko makina eta orriak josteko makina.
- PIBZn aldez aurretik izena emanda, hainbat baliabide uztea: bi areto (Kondestable Civivoxeko IV. eta V. aretoak), 8 ordenagailu –Internet konexioarekin– liburutegiaren gunean, 8 proiektagailuak, 8 ordenagailu eramangarri eta kutxatilategiak. Partaidetzako informazio eta baliabide-Zerbizuko balialbideak erabiltzeko aruak.
- Elkarteen udal-ataria: aurrez izena emanda, elkarteek haien webgune propioa sortu ahal izango dute, informazioa argitaratzeko.
Ordutegia: astelehenetik ostegunera 9: 00-14: 00 eta 16: 30- 19:30 Ostiraletan 9: 00-14: 00| Udako ordutegia: uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 14: 00etara.
Uztailaren 1etik 15era itxita.
Telefonoa: 948 420 266
informacion.participacion@pamplona.es
LIBURUTEGIA ETA DOKUMENTAZIO ZENTROA
Partaidetzari eta Gizartea Ahalduntzeari buruzko Liburutegia eta Dokumentazio Zentroa Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorrari dagokio.
Partaidetzari eta Gizartea Ahalduntzeari buruzko Liburutegia eta Dokumentazio Zentroa hemen dago: Zentro: Espacio Colaborativo|Elkarlaneko gunea, Kondestablearen jauregia, Kale Nagusia 2, 31001, Iruña, 2. solairua, 8. aretoa.
Herritarren partaidetzarekin eta gizartearen ahalduntzearekin lotutako gaietan espezializatutako liburutegia da: herritarren partaidetza, ahalduntzea, gizarte-trebetasunak, gizarte-mugimenduak, herritartasuna, asoziazionismoa, boluntariotza, demokrazia, dinamizazio komunitarioa, animazio soziokulturala…
Gaur egun, kontsulta libreko 500 agiri ditu funtsak, eta etorkizunean hazi eginen da.
Ordutegia: astelehenetik ostegunera 9: 00-14: 00 eta 16: 30- 19:30 Ostiraletan 9: 00-14: 00 | Udako ordutegia: uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 14: 00etara.
Uztailaren 1etik 15era itxita.
Harremanetarako: biblioteca.participacion@pamplona.es | 948 420 468
Katalogoa: Liburutegiaren katalogoa Nafarroako Liburutegien Sareko katalogoan sartuta dago, zeinak jasotzen baititu Internet bidez kontsulta daitezkeen Nafarroako Gobernuaren Liburutegi Publikoetako dokumentu-funtsak.
Zerbitzuak: Mailegua, informazio bibliografikoa, internet-konexioa…
PARTAIDETZAKO AHOLKULARITZA Juridikoa
Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua Udalaren doako zerbitzua da, eta honako hauek ditu xedetzat: herritarrei, oro har, eta irabazi asmorik gabeko erakundeei bereziki informazioa, orientabideak, aholkularitza, prestakuntza eta trebakuntza ematea partaidetzari eta asoziazionismoari buruzko gaietan; herritarren parte-hartzea eta elkarte-mugimendua sustatzea eta dinamizatzea, herritarren garapenerako elementu giltzarri gisa; aholku eta laguntza ematea gizarte-ekintzailetza sustatzeko proiektu eta ekimenetan, eta dagoen ehun asoziatiboa sendotzea.
Hainbat gairi buruzko aholkuak ematen ditu, erakundeen eraketatik hasi (eskabideak eta agiriak egitea, izapideei buruzko azalpenak, etab.) eta eguneroko kudeaketari buruzkoetaraino zenbait alorretan, esaterako, giza baliabideak (langileen kontratazioa, boluntarioen erregimena, zerbitzuen ordainketa), fiskalitatea (zerga-betebeharrak –JEZ, BEZ, PFEZ, SZ, etab.–, izan litezkeen irabaziak) eta finantzaketa (finantzabideak, diru-laguntzak eskatzea eta justifikatzea).
Ordutegia:
- Astelehenetan, 11:00 – 14:00 | 15:30 – 20:00
- Ostiraletan, 9:00 – 11:00
Udako ordutegia: uztaila eta abuztua, astelehena eta ostirala 09: 00etatik 14: 00etara. Itxita uztailaren 1etik 15era.
Aurrez aurre, telefono bidez, helbide elektronikoz edo www.participa.pamplona.es wegunearen bidez jasotako kontsultei informazioa eta orientabideak ematen dizkie zerbitzu honek. Ezinbestekoa da aurrez hitzordua eskatzea.
Herritarren parte-hartzea dinamizatzeko zerbitzua
– Diru-laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza, lurraldeko elkarteei laguntza pertsonalizatua, balizko parte-hartze ekimenei arreta eta laguntza ematea, etab.
– Zerbitzuak Administrazioarekin elkartzeko aukera ematen du, tokiko eta orduko beharretara egokitzen saiatuz.
– Martxan jarri nahi duzun proposamen edo ekimenik baduzu, Zerbitzuak udaletxean jaso eta bideratu ahal izango du.
Ordutegia:
- Goizez 9: 00etatik 14: 00etara – Zentroa (c/mayor 2, 2. solairua)
- Arratsaldez: asteazkenetan eta ostegunetan, 16: 30etatik 19:30etara
Arratsaldeak beste leku batzuetan:
- Juslarocha- Astelehena 16: 00etatik 20: 00etara
- Zivivox Iturrama- asteartea 16: 00etatik 20: 00etara
- Mendillorri- ostegunetan 16: 00etatik 20: 00etara
Harremana: SDPC@pamplona.es 948 420 464