ZERBITZU ETA PROGRAMAK:
PRESTAKUNTZA PROGRAMAK:
1.Etengabeko prestakuntza (hiruhilekoa).
Urte bakoitzean, etengabeko prestakuntzako hiru programazio eskainiko dira, hiruhileko bakoitzean bana: urtarriletik martxora, apiriletik ekainera eta urritik abendura.
Ikastaro eskaintza: (Gaztelaniaz eta Euskaraz) bigai-ardatz hauetan banaturik:
1.Garapen pertsonala
Ikaskuntza-guneak, gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzeko, betiere partehartzeari begira.
2.Taldeen eta erakundeen garapena.
Ikaskuntza-guneak, talde-jarduna bideratzeko, kudeaketa asoziatiborako, gure erakundeen barneko eta kanpoko
komunikaziorako, taldeak dinamizatzeko, eta abarrerako.
- 2023 urtarrila – martxoa
- 2022 Urria – abendua
- 2022 Apirila-ekaina
- 2022 Urtarrila-martxoa
- 2021 Apirila-ekaina
- 2021 Urtarrila-martxoa
- 2020 Urria-abendua
- 2020 maiatzetik ekainera
- 2020 Urtarrila – martxoa
- 2019 Urriak – Abenduak
- 2019 Apirilak – Ekainak
- 2019 Urtarrila – martxoa
- 2018 Urria – abendua
- 2018 Apirila – ekaina
- 2018 Urtarrila – martxoa
- 2017 Urria – abendua
- 2017 Apirila – ekaina
2.Prestakuntza nahieran (gizarteerakundeendako).
3.Prestakuntza elkarteekin (prestakuntzarako diru-laguntzen bidez).
Deialdi honek tresna bat izan nahi du Udalaren esparruan, elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko entitateek prestakuntza-jarduerak gara ditzaten, helburu harturik herritarren partaidetzako eta gizartea ahalduntzeko arloan trebakuntza-prozesuak bultzatzea.
Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorrak baliabide, babesle eta laguntzaile pedagogiko izan nahi du aipatutako prestakuntza-arloetan eskarmentu nahikoa ez duten edo sakondu nahi duten elkarte eta irabazi-asmorik gabeko entitateendako.
LANKIDETZA: PRESTATZAILEEN ETA IKASTARO-PROPOSAMENEN POLTSA
Formakuntza programatik, prestatzaileen eta ikastaro proposamenen poltsa bat sortuko du, prestatzaile gisa aritu eta prestakuntza-jarduerak eman nahi dituzten horiek izena eman dezaten.
Prestatzaile-poltsan sartzeko, proposamen bat bidali beharko da, honako hauez osatua:
- Aurkezpen-gutuna
- Prestakuntza-proposamenaren
- Curriculum vitae Proposamenak formacion.participacion@pamplona.es
Helbidera bidali beharko dira, edo aurrez aurrez aurkeztu Kondestablen (Kale Nagusia 2, 2. Solairua) Tel: 948 42 02 66
SUSTAPEN EKINTZAK:
1.Jardunaldiak, hitzaldiak, topaketa-foroak, etab. antolatzea.
2.Boluntarioen, partaidetzaren eta solidaritatearen balioak hedatzea kanpainak eta erakusketak eginez, eta komunikabideekin elkarlanean arituta.
3.Argitalpen propioak egitea.