AHOLKULARITZA JURIDIKOA
Aholkularitza Juridikoko zerbitzua Udalaren doako zerbitzu bat da, xede duena informazioa, orientazioa, aholkuak, prestakuntza eta trebakuntza eskaintzea partaidetzaren eta asoziazionismoaren inguruan herritarrei, oro har, eta irabazi asmorik gabeko entitateei bereziki (elkarteak, fundazioak, etab.).
Haien helburuen artean dago herritarren partaidetza eta elkarte-mugimendua sustatzea eta dinamizatzea, eta proiektu zein ekimenen gizarte-ekintzailetza sustatzeko aholku eta laguntza ematea, jada existitzen den elkarte-ehuna indartzen den bitartean.
Hainbat gairi buruzko aholkuak ematen ditu, erakundeen eraketatik hasi eta horien eguneroko kudeaketari buruzkoetaraino; azken horretan hainbat alor sartzen dira, hala nola giza baliabideak (langileen kontratazioa, boluntarioen araubidea, zerbitzuen ordainketa…), fiskalitatea (zerga-betebeharrak, izan litezkeen irabaziak…), eta diru-laguntzak, besteak beste.
Kontsultak aurrez aurre, telefonoz zein posta elektronikoz egin daitezke:
Aurrez aurre: Zentro, elkarlaneko gunea: Kondestablearen jauregia, 2. solairua. (Kale Nagusia, 2) Ezinbestekoa da hitzordua aldez aurretik eskatzea, 948 420 266 telefonora deituta
Telefonoz: 948 420 266
Helbide elektronikoa: asesoria.participacion@pamplona.es
Ordutegia:
- Astelehenetan, 9:00 – 14:00 | 17:00 – 20:00
- Ostiraletan, 9:00 – 11:00 | 17:00 – 20:00
- Astelehenetan eta ostiraletan: 9:00 -14: 00. Itxita uztailaren 1etik 15era.
Araudia
- Espainiako Konstituzioa –22. artikulua–, 1978ko abenduaren 27koa (EAO 311.1 zk., abenduaren 29koa).
- Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala , NBEaren 183. Biltzar Orokorrak adostua eta aldarrikatua, 1948ko abenduaren 10ean –20. eta 21. artikuluak–.
- Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmena, Erroman egina, 1950eko azaroaren 4an –11. artikulua–. Hitzarmena berresten duen tresna, 1979ko irailaren 26koa (EAO 243. zk., 1979ko urriaren 10ekoa).
- Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna, 1966ko abenduaren 19koa –22. artikulua–. Hitzarmena berresten duen tresna, 1977ko apirilaren 13koa (EAO 103. zk., 1977ko apirilaren 30ekoa).
- Europako Batasuneko ebazpena, 1987ko martxoaren 13koa, irabazi asmorik gabeko elkarteei buruzkoa, (Europako Komunitateen Egunkari Ofiziala, C 99/205 zk., 1987ko apirilaren 13koa).
- Europako hitzarrmen-markoa, komunitateen edo lurralde-agintarien arteko mugaz gaindiko lankidetzari buruzkoa, Madrilen egina, 1980ko maiatzaren 21ean. Hitzarmena berresten duen tresna, 1990eko uztailaren 10ekoa (EAO 248. zk., 1990eko urriaren 16koa. Akatsen zuzenketa: EAO 260. zk., 1990eko urriaren 30ekoa).
- 1/2002 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, elkarte-eskubidea arautzen duena (EAO 73. zk., martxoaren 26koa).
- 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodeari buruzkoa –510.etik 521.era bitarteko artikuluak– (EAO 281. zk., azaroaren 24koa)
- 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
- 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzkoa.
- 949/2015 Errege Dekretua,, urriaren 23koa, Elkarteen Erregistro Nazionala onesten duena (EAO 255. zk., urriaren 24koa)
- 1740/2003 Errege Dekretua, abenduaren 19koa, onura publikoko elkartei dagozkien prozedure i buruzkoa (EAO 11. zk., 2004ko urtarrilaren 13koa).
- 397/1988 Errege Dekretua, apirilaren 22koa, Gazte Elkarteen erregistroan izen-ematea arautzen duena (EAO 102. zk., apirilaren 28koa).
- 1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretua, Kode Zibila argitaratzen duena –28. artikulua, 35.etik 39.era bitartekoak eta 41.a– (EAO 206. zk., uztailaren 25ekoa).
- INT/1089/2014 Agindua, ekainaren 11koa, onura publikoko elkarteei dagozkien prozeduretan erabili beharreko jardueren memoria-eredua onartzen duena (EAO 156. zk., ekainaren 27koa).
- 10/1996 Foru Legea, uztailaren 2koa, fundazioen eta babes-jardueren zerga-araubidea arautzen duena.
- 8/2014 Foru Legea, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituena.
AHOLKULARIAK ERANTZUTEN DU
Argitu dezakegun zalantzaren bat al duzu?
Bidali mezu bat asesoria.participacion@pamplona.es helbidera eta lagun askorendako baliagarriak izan daitezkeen zalantza horiei erantzuna emango diegu
1. Zenbatean behin jakinarazi behar ditu nire elkarteak Zuzendaritza Batzordean ematen diren aldaketak?
Aldaketak ematen diren guztietan, eta edozein kasutan, estatutuetan ezarritakoarekin bat eta jasotako epeen barruan. Horrez gain, behin kide berriak aukeratu eta gero 30 eguneko epea duzue hori jakinarazteko.
ELKARTEEN GAURKOTASUN JURIDIKOA
– Kultur zein Kirol Elkarteei aplikatzekoak diren arauen aldaketa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) dagokionez :
PFEZaren Foru Legearen Testu Bateginaren aldaketa onetsi da duela gutxi Nafarroan. Horren arabera, irabazi-asmorik gabeko entitateek kirol zein kultur jarduerak eman edo garatzen dituzten pertsona fisikoei ordaintzen dizkieten diru-kopuruek ez dute PFEZ atxikipenik izango, eta ez da horien berri emateko betebeharrik egongo, betiere kopuru horiek ez badute urteko eta hartzaile bakoitzeko 3.600 euro baino gehiago jotzen. Informazio gehiago, hemen: https://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2017/96/Anuncio-2/, edo eskatu hitzordura Aholkularitza Juridikoan.
– Betebeharrak gardentasunaz bezainbatean:
Zure elkartearen finantzabideen artean diru-laguntza publikoak badaude, jakin behar duzu Administrazioari derrigorrez jakinarazi behar zaiola zuen entitateko gobernu-organoko kideek, administraziokoek edo zuzendaritzakoek zenbat diru jasotzen duten, ekainaren 21eko Gardentasunari buruzko 19/2013 Foru Legeak ezarritakoarekin bat.
MATERIALA:
- Gida: Elkarteak eratzeko Pausoak: Descargatu
- Gazte elkartegintzari buruzko gida: Descargatu
AHOLKULARITZA KURSOAK:
- Elkartearen egunez egunekoa: Descargatu pdf. [CAS]
- Datuen babesa elkarteetan: Descargatu pdf. [CAS]
- Proiektuen diseinua: Descargatu pdf.[CAS]