Iruñeko Udalaren parte hartzea TECIR Sarean (Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako teknikariak)

Iruñeko uUdala, kultur aniztasunaren arloan egiten duen lanaren barruan, Nafarroako Gobernuarekin batera ari da lanean TECIR sarean parte hartuz; sare horrek beste udalerri batzuk biltzen ditu, hala nola Burlata, Lizarra, Fitero, Artaxoa, Cintruénigo eta Sakana eta Erriberriko mankomunitateak, bertako bizilagunen arteko elkarbizitza errazteko.

 

Gauzatu beharreko eginkizunen artean, honako hauek daude: toki-administrazioetako ordezkariak bizikidetzaren eta kulturartekotasunaren arloan babestea, prestatzea eta gaitzea, parte-hartzea hobetzea eta sozializaziorako eta interakziorako espazioak sortzea jatorri kultural desberdinetako pertsonekin eta pertsona horien artean, eta haien udalerrietan kultura-aniztasunari balioa emateko sentsibilizazio-ekintzak egitea. Era berean, aholkularitza-lanak eginen dituzte, beren udalerrietan kulturarteko bizikidetzako eta arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako jarduera espezifikoak abiaraziko dituzte, eta material espezifikoak landuko dituzte kulturarteko bizikidetza eta arrazakeriaren aurkako borroka lantzeko, hedapen-, sistematizazio- eta dokumentazio-lanak eginez. (Nafarroako Gobernuaren maiatzaren 5eko prentsa-oharra)

 

Horretaz gain, Nafarroako Gobernuak 25.000 euro eman zizkion Iruñeko Udalari “2023an Kulturen arteko bizikidetza sustatu eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko udal entitateen proiektuetarako” dirulaguntzen deialdian, eta 29.000 euro “Kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurka borrokatzeko teknikariak finantzatzeko dirulaguntzak, 2023 urterako” deialdian.