CLARA PROIEKTUA

Clara proiektua Europako proiektu bat da (Europar Batasuneko Eskubide, Berdintasun eta Herritartasun programaren barruan kofinantzatua). Herritarren Segurtasunerako Arloak gidatu du, hiriko hamaika erakunderekin batera, eta gorroto-delituren bat jasan dezaketen kolektiboekin lan egiten dute: Ijitoen Idazkaritza, Iruñeko Komunitate Islamikoa, Iruñeko Elizbarrutiko Caritas, SEI Elkartea, Gurutze Gorria, Munduko Medikuak, Kattalingorri, SOS Arrazakeria Nafarroa, islamofobiaren aurkako herritarren plataforma, XILEMA fundazioa eta La Majarí, Nafarroako Ijitoen Elkartea.

CLARAren helburu nagusia da tokiko agintariek, udaltzainek eta komunitateek istilu arrazistak eta xenofoboak, eta hirietako bizikidetza baketsua mehatxatzen duten diskurtso eta gorroto-delituak prebenitzeko, identifikatzeko eta horien aurka borrokatzeko dituzten gaitasunak hobetzea.

Hori guztia ikaskuntza-komunitateen (CLAPS) bidez garatu da, delitu horien biktimen jarraipen- eta laguntza-eredu batekin osatuta, Europako tokiko esperientzietatik ikasitako lezioak txertatuz eta sortutako produktuak eta emaitzak transferituz.

Proiektu horren ondorioz, Udalak eta hamaika erakunde horiek hitzarmen bat sinatu dute mota horretako delituak salatzeko sistema bat ezartzeko, inprimakiaren eta pamplonafrentealodio@pamplona.es postaren bidez.


MATERIALAK