Zentro Aholkularitza Juridikoak honako hau jakinarazi du:
- Zuen entitatearen ziurtagiri digitala alarma-egoeran zehar iraungi bada, ez arduratu. Iraungitako ziurtagiri digitalek baliozkoak izaten jarraituko dute Administrazio Publikoetan izapideak egiteko alarma-egoeran zehar zein balizko luzapenetan.
- Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak iragarri du balizko alternatiba guztiak (teknikoki zein juridikoki bideragarriak) ikertzen ari direla, lehenbailehen ziurtagiri digitalak berritzeko zerbitzua eskaintze aldera.
- Alarma-egoerak iraun bitartean ziurtagiri elektroniko berriak egiten ahal izanen dira bideokonferentzia bidezko identifikazio-metodoen bitartez, baimendutako prozedurak oinarri hartuta, eta alarma-egoera amaitu eta gero baliogabetuko dira.
Leave A Comment