COVID-19aren izurritearen ondorioz bizitako osasun-krisiak zenbait jokamolde aldarazi dizkigu gure bizitza pertsonal, sozial eta lanekoan, inoiz aldatuko zirenik ere burutik pasa gabe.
Irabazi-asmorik gabeko elkarteek eta entitateek, zenbait kasutan, eten egin dute beren jarduna, konfinamenduaren ondorioz hura gauzatzea ezinezkoa zelako, eta, beste batzuetan, egoera berrietara egokitu edo jarduna berrasmatu behar izan dute gizarteari beren esparruetan zerbitzua ematen jarraitzeko.
Zalantzarik gabe, elkarteen zeregina beti izan da funtsezkoa gizartearentzat, baina orain inoiz baino garrantzitsuagoa da. Gure etorkizun hurbilena zedarrituko duten arau berriek plan bat edukitzera behartzen gaituzte.
Argitalpen honen bidez, Zentrotik zenbait ideia plazaratu nahi ditugu irabazi-asmorik gabeko entitateek hemendik aurrera abiatu behar dituzten proiektu eta jarduera berriak planifikatzen laguntzeko. Ideia horiek, batzuetan mingarriak izan arren, mundu guztia babesten dute.
Zuen ondoan gaituzue. Elkarteok zarete gure benetako PLAN-A
Leave A Comment