Bi hilabete eta erdiz arreta telematikoa eman eta gero, berriz ere itzuliko gara Kondestable Civivoxeko bigarren solairura. Ez gara lehengo egoerara itzuliko, izan ere, egoera berrira egokitzeko beharrezko neurriak hartuko ditugu.

Hori horrela, jakitera eman nahi dizuegu nola funtzionatuko duten zerbitzuek beharrezko prebentzio-neurriak gordeta:

INFORMAZIO ZERBITZUA:

Arreta-ordutegia: Astelehenetik ostiralera (09:00 – 14:00).

Arreta telematikoa hobetsiko da:

Beharrezkoa izanez gero, aurrez aurre hartuko dugu jendea, betiere aurrez hitzordua eskatuta 948 420 266 telefonoan eta ezarritako osasun-neurri hauek beteta:

  • Kondestable Civivoxera sartu baino lehen tenperatura neurtuko zaio jendeari.
  • Maskara derrigorrezkoa da.
  • Ezarritako distantzia gorde behar da.

ARETOEN ETA MATERIALEN LAGAPENA:  Zerbitzu hau, oraingoz, ez dugu emanen, osasun-segurtasuneko zioengatik.

ERREPROGRAFIA:  Jende-pilaketarik gertatu ez dadin, Zentron erregistraturik egon eta fotokopiagailua, tolesteko makina edo gillotina erabili nahi duten entitateek e-mail bat igorri beharko dute informacion.participacion@pamplona.es helbidera, eta bertan zehaztu egin nahi duten ekintza.

Agiririk inprimatu nahi izanez gero, e-mailean txertatu eta esan zenbat kopia behar dituzuen. Zentron inprimatuko dugu, eta dena prest dagoenean, abisu bat bidaliko dizuegu hartzera etor zaitezten.

Eskanerra, tolesteko makina edo gillotina erabiltzeko edo agiri fisiko bat inprimatzeko, aurrez hitzordua eskatu behar da telefonoz edo e-mailez, tratatu beharreko agiri horiek ekartzeko eta zer egin nahi duzuen haiekin azaltzeko.

AHOLKULARITZA JURIDIKOA

Arreta-ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 14:00

Lehentasuna emanen zaio arreta telematikoari e-mail honetan: asesoría.participacion@pamplona.es

Beharrezkoa izanez gero, aurrez aurre hartuko dugu jendea, aurretiko hitzordua eskatuta 948 420 266 telefonoan. Hitzorduek 30 minutu inguruko iraupena izanen dute.

Pertsona bakar bat joan daiteke hitzordura, maskara jantzita.

Zuen zain gaude!