Talde-jardunak bideratzeko oinarrizko ikastaro hau IIFACeren curriculumean eta prestatzaileen taldeak bideratzeko esperientzietan oinarritutako prestakuntza-proposamena da. Oinarrizko maila honetan talde-prozesuak ulertzeko eta horietan esku hartzeko (bideratzeko) tresna nagusiak aurkezten dira, 10 modulu ezberdinetan. Hasteko, taldeen eta bideratze-lanen inguruko sarrera eginen dugu, eta hainbat alderdi jorratuko ditugu: gatazken kudeaketa, lan emozionala, boterea, rolak, lidergoak… horiez gain, kasu praktikoen inguruko lana eta teoria ulertzeko elementuak landuko dira, ikastaroaren bukaeran ikuspegi global bat edukitzeko bideratze-lanen gaitasunen inguruan eta horiek taldeetan erabiltzeko tresnak izateko.

Metodologia

Edukiak, esperientziak eta prozesuak hobeto barneratzeko, ikastaroan honako alderdi hauek jorratzen dituen ikaskuntza-metodologia erabiliko da:

  • Modulu bakoitzean landuko diren berariazko gaien inguruan hainbat egilek eta taldeen inguruko zenbait ikuspegik egindako ekarpen teorikoak.
  • Talde-dinamikak oinarri hartuta, hausnarketa partekatuak eginen ditugu parte-hartzaileek taldeetan duten esperientziaren inguruan.
  • Saioetan talde txikietan lan eginen da.
  • Kasu praktikoen azterketa.
  • Landuko den gaiaren inguruko esperientzia, galdera eta iruzkinen bateratze-lana.

Edukia

Oinarrizko ikastaroak 120 eskola-ordu ditu, 12 orduko 10 modulutan banatuta. Hiruhileko honetan 1., 2., 3. eta 4. moduluak eginen dira, orotara 48 ordu.

1. MODULUA: Taldea eta bideratze-lana (urriak 6 eta 7)

Begirada bat taldearen espazioari, haren mugei, haren potentzialtasunei. Hurbilketa talde-prozesuen bideratze-lanei. Zer da eta nola garatzen da? Zer tresna behar ditugu? Zer prozesu biziko ditugu?

2. MODULUA: Talde-dinamikak (urriak 27 eta 28)

Talde mota ezberdinak, etapa bakoitzean ematen diren diren prozesuak eta talde-dinamiketatik sortzen diren rolak ulertzeko eta ezagutzeko erreferentzia-esparruak jasotzea. Lidergo-rola ulertu eta bizitzeko era ezberdinak landuko ditugu.

3. MODULUA: Komunikazioa (azaroak 24 eta 25)

Taldeen eta pertsonen komunikazio-premiak asetzea. Zein estrategiak errazten du komunikazioa, eta zeinek distortsioa? Hitzik gabeko komunikazioa. Komunikazio ez-bortitza. Entzute aktiboa. Feedbacka ematea eta jasotzea.

4. MODULUA: Boterea, maila eta intersekzionalitatea (abenduak 15 eta 16)

Taldearen esparruan sakontzea erakunde-sistemak, boterearen kudeaketa eta horietatik eratortzen diren gatazkak ulertu ahal izateko. Maila-dinamikak ulertu eta horietaz jabetzea. Boterea intersekzionalitatearen begiradatik lantzea.

5. MODULUA: Emozioen tokia (urtarrilak 26 eta 27)

Emozioen funtzioak ulertzea, gureak eta besteenak. Zer diote nitaz eta zer besteen inguruan? Zer dagokio taldeari? Zer dago jokoan taldearen egituran? Zer da mailaketa eta nola eragiten dio taldeen arloari? Taldeen kudeaketa emozionalerako tresnak.

6. MODULUA Gatazkaren ahala (otsailak 23 eta 24)

Gatazkak taldearen espazioan kokatzea eta horien neurria ulertzea. Nola ekidin gatazkek gora egitea? Nola prebenitu gatazkak? Behin agertuta, nola aurre egin eta kudeatu? Zein jarrera eta gaitasunek ematen ahal digute aukera kontzientzia hartzeko eta aldaketarako eskaintzen dizkiguten abaguneak baliatzeko?

7. MODULUA: Gobernantza eta erabakiak hartzea (martxoak 22 eta 23)

Taldeen boteregunea arretaz aztertzea. Egitura, kolektiboaren euskarri gisa. Akordio mota ezberdinak. Erabakiak hartzeko prozesuen eta horiek hobetzeko tresnen inguruan ikastea.

8. MODULUA: Kohesio- eta konexio-guneak (apirilak 26 eta 27)

Talde baten kohesio-elementuen inguruko ezagutzak handitzea eta prozesu horri laguntzen dioten teknikak eta ariketak egitea.

9. MODULUA: Arakatze kolektiboko prozesuak (Maiatza 17 eta 18)

Taldeak arakatzeko teknika ezberdinak: Pentsatzeko sei kapela. Arakatze hautemangarria, Open Space, Munduko kafea, Buru-mapak, Arrainontzia, Dragon Dreaming, Zapalduen antzerkia.

10. MODULUA: Ekinez bideratzea (ekainak 21 eta 22)

Begirada praktikoa errazte-lanari. Esku-hartzeen diseinua zein horiek ezartzeko beharrezkoak diren metagaitasunak. Prozesuak lantzeko hainbat tresna praktiko.

Iraupena: 120 ordu (hiruhileko honetan 48 ordu)

Datak:

1. modulua: Urriak 6 eta 7

2. modulua: Urriak 27 eta 28

3. modulua: azaroak 24 eta 25

4. modulua: abenduak 15 eta 16

Ordutegia: ostiralean, 17:00 – 21:00, larunbatean, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00.

Nork emana: Oinarrizko mailako ikastaro honen prestakuntza-taldea AISE kooperatibako Ana Pérez, Garoa Gartziandia eta Oihan Martirenak osatzen dute.

Tokia: ZENTRO elkarlaneko gunea (Kondestablearen jauregia), Kale Nagusia 2.

Behin-behineko izen-ematea: hiruhileko honetan ez da izen-emate berririk irekiko ikastaro honetan.