Joan den apirilaren 13an Renove Salesianas-Zaharrak Berri prozesu parte hartzailea herritarren partaidetzara zabaldu zuten. Prozesu partizipatibo honek Txantreako Salestarren eraikina zenaren espazio eta erabilera berriak definituko ditu zentro komunitario sozial eta kultural bat sortze aldera. Ekarpenak egiteko aukera ezberdinak izanen dituzte iruindarrek: bisita gidatuak, Txantrean barrena banatu diren buzoien bitartez, dinamika parte hartzaile ezberdinetan, Erabaki Pamplona web plataformaren edota e-mailaren bitartez.