Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Alorrak gonbit egiten dizu Iruñeko Irisgarritasun Integraleko Plan Estrategikoari buruzko saioan parte hartzera.
Saio hori Udalak sustatutako Mugikortasunaren Astearen parte da.
Irailaren 21ean eginen da, asteazkenarekin, 10:00etatik 12:30etara, Kondestablearen jauregian (kale Nagusia 2), eta bi zatitan banatuko da:
- Lehenbizikoa informazioa emateko izanen da, eta laburki azalduko da zein diren Planaren helburuak eta irismena.
- Bigarren zatia partaidetzara bideratuko da, eta Irisgarritasunaren alderdi guztiak aintzat hartuta Iruñeko egoera zein den aztertuko dute erredakzio-taldearen eta parte hartuko duten norbanako eta entitateen artean. Lanerako saioa izanen da eta diagnostikoa egiteko abiapuntu gisa hartuko da.
Irisgarritasun Plan honen azken xedea da pertsonen beharrak zein diren jakitea kolektibo guztien erabateko inklusioa lortze aldera.
Antolaketa errazteko, bete arren, irailaren 20a baino lehen, izena emateko formularioa esteka honetan: https://forms.gle/F7AZw3kXLqSmtQqd6
Etorriko zarelakoan, Mila esker.
INFO+
Leave A Comment