Komunikazioa, gizarte-mobilizazioa bultzatzeko tresna garrantzitsua baino askoz gehiago

Politika publikoetan eta kudeaketa publikoan beharrezkoak dira gardentasuna –datu irekiak–, partaidetza, lankidetza –gobernu irekia– nahiz berrikuntza publikoa, behar konplexuei egokitutako erantzun berriak eskaintze aldera. Testuinguru horretan, gizarte-teknologien harreman-potentziala aukera berria da pertsonak, erakundeak eta gobernuak konektatzeko eta herritarrei irtenbideak nahiz aukerak eskaintzeko.

Komunikazio-praktiken demokratizazioak herritarrak informazioaren kontsumitzaile huts izatetik komunikazio-jarioetan eragile proaktibo bihurtzea eragiten du, haien interesekoak diren edo kezka eragiten dieten gaien inguruan informazioa eta iritzia sortzeko gai direlarik. Herritarrak ari dira jada solasaldian, ari dira informazioa bilatu eta partekatzen, erkatzea eskatzen eta zuzenean inplikatutako eragileei galdegiten. Administrazio publikoak ari dira herritarren eskaera hori bideratzen, eta arian-arian, partaidetza digitalerako eta entzuteko bide berriak jartzen ari dira.

Komunikazio digitalak mekanismo antolatuak eskaintzen ditu, interakzioan eta lankidetzan oinarritutako sare batekin lotzen direnak, komunikazio bat non igorlearen eta hartzailearen arteko mugak desegiten diren eta zerbaiten jabe izatea eskasiaren sinonimoa den, eta partekatzea, ugaritasunarena. Komunikazio digitala, gizarte-mobilizazioa bultzatzeko tresna garrantzitsua izateaz gain, aukera ere bada entzuteko, konfiantza sortzeko eta lankidetza-prozesuetan kontaketa partekatu bat eraikitzeko. Testuinguru horretatik abiatuta ekin nahi diogu “Komunikazioa eta Teknologia” KoLaboratorioari.

Geure buruari galdetu nahi diogu Administrazio Publikoak, oro har, eta Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrak, bereziki, nola egin dezaketen entzuteko eta elkarrizketarako guneak proposatu, antolatu eta adosteko, eta zer egin dezaketen ingurune digitalean bilguneak sustatzeko gizarte-ehunarekin eta herritar aktiboekin. “Komunikazioa eta Teknologia” KoLaboratorioaren xedea da, hain zuzen ere, gune partekatu horiei buruz hausnartzea eta hainbat esperientzia ezagutzea, alderdi teorikoa zehazten lagunduko dutenak eta gizarte-ehunaren eta Alorraren artean komunikazio partekatu bat diseinatzea erraztuko dutenak.

Komunikazio publiko eta antolatuaren eraikuntza

KoLaboratorio hau hiru saiotan garatuko da, eta horietan hausnartu eta arreta jarriko dugu eraiki nahi dugun komunikazio-ereduaren proposamenaren inguruan. Lehenengo saioan –bi orduz–, beste toki batzuetako esperientzia iradokitzaileak ezagutuko ditugu, baita parte-hartzaileen bizipenak ere, esperientzia horien gakoak ateratze aldera, gero horiek erabiltzeko Partaidetzako Alorraren eta gizarte-ehunaren zein herritar aktiboen arteko komunikazioan.

Bigarren saioan –lau orduz–, ibilbide-orri bat landuko dugu Komunikazio Plan partekatu bat diseinatzeko. KoLaboratorioaren azken txanpan –bi orduz–, herritarren ahalduntze digitalarekin eta teknologiaren erabilera demokratikoarekin lotutako gaiak landuko ditugu, eta Publiko-Sozialaren arteko lankidetzatik abiatutako plataforma teknologikoak ezagutuko ditugu.

 

KoLaboratorio honetan parte hartu nahi al duzu?

Eman ezazu izena orain!

  • Bidali email bat, eman izena inprimaki hau beteta, edo deitu telefonoz izena emateko edo edozein zalantza argitzeko.
  • Zentro. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Iruña.
  • Telefonoa: 948 420266
  • Helbide elektronikoa: informacion.participacion@pamplona.es

Más Información: www.KoLaboratorios.eus


Komunikazioa eta Teknologia” KoLaboratorioan Komunikatik aholkularitza-zerbitzua arituko da dinamizazio-lanetan.

 

Twitter: @arantxasdm
Arantxa Sainz de Murieta. Komunikatik-eko kide fundatzailea da, aholkularia komunikazioan eta marketin digitalean, eta eskarmentu handia du ohiko komunikabideetan, bereziki prentsan. Kazetaritzan lizentziaduna da (Publizitateko espezialitatean), eta masterduna Marketin eta Sozial Median. Hainbat erakundetan komunikazio- eta marketin-proiektuak zuzentzen ditu, baita prozesu partizipatiboetan ere, eta irakaslea da EHUko Ekonomia eta Enpresako Fakultateko Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza masterrean. Gainera,  Doce Miradas elkarteko kidea da.