‘Mazedonia kalejirak’ emango die agurra aurtengo Sanferminei, uztailaren 14ean Iruñeko kaleak zeharkatuko dituen kalejira erraldoi eta kultur-aniztasuna goraipatuko duen ekimen honen bitartez.
Arratsaldeko 18:00etan Udaletxe Plazatik habiatuko da, Txapitela kalea eta Gaztelu Plaza zeharkatuz Carlos IIIa Etorbidean sartu arte. Bertatik Orreaga Etorbidetik jarraituko du kalejirak, bueltan, Estafeta eta Mercaderes kaleak zeharkatuz Udaletxe Plazara iritsi arte.
‘Postre’ honek Iruñean bizi diren herrialde ezberdinetako kulturak eta ohiturak aterako ditu kalera: Peru, Senegal, Bolivia, Venezuela, Colombia, Bulgaria, Ecuador, Ijitoen komunitatea, Mali, edo Nigeriako adin guztietako herritarrak besteak beste parte hartuko dute kalejiran eta EH11Kolore konpartsako bost erraldoi batuko dira ere ekimenera. Horretaz gain, Iruñeko euskal dantza taldeak, gaiteroak, fanfarreak eta batukadak ere parte hartuko dute kalejira honetan.
Leave A Comment