Egileak: Yamaguchi Liburutegia –  Zentro Liburutegia. 

Gida honetan jasota daude Nafarroako liburutegi publikoetan eta Harrotu Zentroko liburutegian (Harrotuko fondoan) eskuragarri dauden LGTBI komikien izenburu
guztiak. Zenbait kasutan, komikiaren ardatza dira, eta beste batzuetan, pertsonaiaren bat agertzen da. Beraien artean, besteak beste, LGTBI munduan erreferentzia diren
zenbait egile topatzen ahal ditugu, hala nola Ralf König, Alison Bechdel edo Nazario, bai eta etorkizun oparoko gazte batzuk, esaterako Tillie Walden kanadarra, Itzulipurdiak komiki saridunaren egilea. Urte honetako azken ekarpena frantziar mutil transgenero bati buruzko istorio zirraragarri bat izan da, Deidazue Nathan izenburukoa, Catherine Castrok idatzia eta Quentin Zuttionek marraztua.

 Deskargatu PDF