Gaur egun aski jakina da gure zoriontasunaren parte handi bat gure asmoen menpe dagoela. Horrek esan nahi du ez dagoela soilik gure genetikaren eta kanpoko inguruabarren menpe, baizik eta dugun jarreraren menpe, zoriontsu egin gaitzaketen pentsatzeko, jarduteko eta izateko moduetara hurbiltzen garenean. Zoriontasuna ez da helmuga, ezpada bidea; eta hura ahalbidetzen duten aztura eta pentsamenduak lantzean agertzen da. Horregatik gure zoriontasunaren parte handia geure esku dago.
Ikastaro honetan ez da emanen zoriontsu izateko errezeta magikorik (nahiago genuke halakorik balitz!); aitzitik, teoria emanen da, praktikan lagunduko da eta harremanetan jarriko dira interes bertsuak dituzten pertsonak. Hiru oinarri horiek lagungarri izan daitezke bakoitzaren barnean has eta gara dadin bizitza osoagoa edukitzen lagunduko dion jarrera. Haziak aurrera egitea eta loratzea bakoitzak egiten dizkion zaintza-lanen araberakoa izanen da.
Edukiak:
- Zoriontsu izateko eta norbera ezagutzeko zientzia eta artearen hastapenak.
- Giza harremanak
- Adeitasuna eta esker ona.
- Elkarlana eta adiskidetzea.
- Errukia eta etika
- Erabateko arreta eta meditazioa
- Zoriontsu izateko azturak eta jarrerak (I)
Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: Leire Iriarte, El Buen Vivir-en sortzailea
Datak: Azaroak 22 eta 23
Ordutegia: ostiralean, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara
Tokia: Kondestable Civivoxeko 4. aretoa (Kale Nagusia 2, 2. solairua)
Behin-behineko izen-ematea: Irailak 2 – Azaroak 8
- Eskura: ZENTRO.ELKARLANEKO GUNEA
Helbidea: Kondestableko Civivoxeko 2. solairua (Kale Nagusia, 2).Ordutegia: Astelehenetik ostiralera:
9:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00 - Online:https://bit.ly/2HBvqJF
Leave A Comment