Gizarteak gero eta azkarrago aldatzen ari dira, eta hori islatzen da lurralde jakin batean bizi diren, bertatik ibiltzen diren eta pasatzen diren pertsonen artean sortzen diren harremanetan… Lurralde jakin bati buruz ari gara, izan komunitate bat, elkarte bat, kolektibo bat, auzo bat, herri bat, hiri bat, etab.

Aspaldidanik ezartzen ari dira eraldaketa horiei laguntzeko metodologiak, pertsonen eta horien komunitateen bizitzetan aldaketa esanguratsuak lortzeko. Duela zenbait urtetik metodologia berritzaileak aplikatzen ari dira, behar horiei erantzunak emateko xedea dutenak. Berrikuntza horiek sortzen dira, askotan, beste metodologia batzuk nahastean eta diziplina askotako teorikoen ekarpenekin.  Metodologia horietatik abiatuta egindako prestakuntza-jarduera honekin (GoDeep, Oasiaren jokoaren eta Prozesu Lanaren arteko nahasketa bat, dimentsio askotako ikuspuntutik aritzen dena: pertsonala, taldekoa eta komunitarioa) ikasketa sortu nahi dugu, elkarrizketa kolektiboaren bitartez, lan komunitarioko berrikuntzari buruz, giltzarri eta erronkei buruz eta zabal daitezkeen bide berriei buruz.

Edukiak

  • Dena da garrantzitsua: pertsonari, taldeari eta komunitateari dagokiona. Dimentsio askotako errealitatea.
  • Nola ikasten dugu erronka berrietatik abiatuta. Kontuan hartu beharreko desafioak eta gauzak.
  • Programa vs. Sortutakoa. Nola egin lan gertatzen denarekin, gure helburua galdu gabe.
  • Sormena, Aniztasuna, Ikuspegia, Batasuna, Boterea eta Emozioak. Ikuspegi komunitariotik lan egiteko gakoak.
  • Inpaktua, mikroa dena eta makroa dena neurtzea.
  • Ikasketaren erabilgarritasuna: zertarako eta nola aplikatu dezakedan hau nire testuinguruan.

 

 

 

Hizkuntza: Gaztelania

Nork emana: Raúl Rodríguez Gregorio. GoDeep-eko bideratzailea (Altekio S.coop. kooperatiba).

Datak: Urriak 18, 19 eta 20

Ordutegia: ostiralean, 16:00 – 19:30; larunbatean, 10:00 – 14:00; igandean, 10:00 – 13:00.

Tokia: Zentro. Kondestable Civivoxeko 4. aretoa (Kale Nagusia 2, 1. solairua)

Behin-behineko izen-ematea: Irailak 2 – Urriak 3.

  • Eskura: ZENTRO.ELKARLANEKO GUNEA
    Helbidea: Kondestableko Civivoxeko 2. solairua (Kale Nagusia, 2).Ordutegia: Astelehenetik ostiralera:
    9:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00
  • Online: https://bit.ly/2UfD0yT