Erresilientzia gure bidean aurkitzen ditugun harri ezegonkorrak saihesteko artea da, baldintza zakarren aurrean altxatzeko eta ikasteko, urratsez urrats, erortzen garen bakoitzean, geure buruari buruzko zerbait, indartu egiten gaituena eta bizitza hobearekin amets egiten jarraitzeko ahalduntzen gaituena.
Lantegi honetan jarrera erresilientea sustatuko dugu, ezbeharren aurrean geure buruen ezagutza-maila hobetuko dugu eta geure indarguneak sendotuko ditugu.
Edukiak:
- Ezbeharraren kontzeptua: eraldatzeko egokitzea.
- Ukitua baina ez hondoratua: gatazka aukera moduan.
- Konexioa gure gaitasun eta ametsekin: erresilientzia prozesu gisa.
- Sareak egiten: aukera-mundu bat eraikitzea.
- Bidaia bat norberaren barneraino eta biltzen gaituzten sistemak.
- Gorputzetik hitz egin eta entzutea: zailtasunei eustea eta horiek arnastea.
Helburuak:
- Erresilientziaren kontzeptuari buruz gogoeta egitea eta horiei bidea ematen dieten elementuak identifikatzea.
- Balioespen-begirada garatzea ezbeharren aurrean.
- Erresilientzia kudeatzeko eta sustatzeko norberak dituen baliabideak arakatzea.
Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: María Méndez Barrio. Coach-a, bitartekaria eta prestatzailea gatazkak positiboki kudeatzeko gaietan.
Data: Urriak 18 eta 19.
Ordutegia: ostiralean (17:00 – 21:00) eta larunbatean (10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00).
Tokia: Zentro. Kondestableko Civivoxeko 5. aretoa (Kale Nagusia 2, 2. solairua)
Behin-behineko izen-ematea: Irailak 20 – Urriak 3.
- Eskura: ZENTRO.ELKARLANEKO GUNEA
Helbidea: Kondestableko Civivoxeko 2. solairua (Kale Nagusia, 2).Ordutegia: Astelehenetik ostiralera:
9:00 – 14:00 eta 17:00 – 20:00 - Online: https://bit.ly/2ZzLWQx
Leave A Comment