INTERESA DUZU ZURE AUZOAN ENERGIA-KOMUNITATE BAT SORTZEKO?

Milagrosa-Arrosadia/Azpilagaña/Santa María La Real azokarako sortuko den “Komunitate Energetikoari” buruzko saio informatiboan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Saioa datorren asteazkenean izango da, urtarrilaren 24an, 18:30ean, Gazteen Etxeko Areto Nagusian (Zangoza kalea 30).

Saioaren edukia honako hau izango da:

  • Energia-komunitate bat zer den jakiteko informazioa.
  • Hura sortzeko partaidetza-prozesuari buruzko informazioa
  • Galderak eta iradokizunak.

Saioa streaming bidez emango da, eta, ondoren, Iruñeko Udalaren Parte hartu Iruñean youtube kanalean jarriko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero: agencia.energetica@pamplona.es/948 420 991

Zergatik eta zertarako energia-komunitate bat auzo horietan?

Energia Erkidegoa proiektu energetikoak sustatzen dituen erakundea da, hala nola, eskala txikiko energia berriztagarrien ekoizpena, ibilgailu elektrikoak kargatzea… Bere helburu nagusia bazkideei eta bere jarduera garatzen duen auzoari ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-onurak eskaintzea da. Auzoetako Energia Komunitateetan pertsona partikularrek edo auzoko ETEek hartzen dute parte. Energia-komunitateak funtsezko tresnatzat hartzen dira klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren aurkako borrokan, kontsumitzen dugun energiaren kudeaketan ahalduntzeko balio dute, eta hainbat eragileren (herritarrak, administrazioak, enpresak…) arteko lankidetza ahalbidetzen dute, partaidetzako energia-proiektuak garatzeko. 2024an abiatuko den Energia Erkidegoa udalak instalazio fotovoltaiko bat lagata hasiko da, eta proiektu honetan parte hartu nahi duten pertsona eta erakundeen artean energia banatuko du.