DEIALDIA, NORGEHIAGOKAKO ARAUBIDEAN, LGTBI KOLEKTIBOEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO 

Deialdiaren xedea: Dirulaguntzak ematea honako helburuak dituzten proiektuak 2020. urtean finantzatzeko: batetik, lesbiana, gay, transexual, transgenero, bisexual eta intersexualen berdintasuna, partaidetza eta presentzia sustatzea gizarteko, ekonomiako, kulturako eta laneko bizitzan – erabateko gizarteratzea lortze aldera– , eta bestetik, hori bultzatuko duten azterlanen eta dokumentazioaren ezagumendua, ikerketa eta zabalkundea bultzatzea. Proiektuek, bestalde, irabazi-asmorik gabeko Iruñeko LGTBI elkarte, kolektibo eta entitateek eginak izan behar dute, eta Iruñeko udal-mugartean gauzatu behar dira osorik.
Covid-19ak eragindako osasun-krisiak gizarte-eszenatoki ezezagun eta aldakor baten aurrean jartzen gaituela aintzat hartuta, aurreikus daiteke horrek proiektuen garapenean eragina izatea, osasun-alarmatik eratorritako arau eta gomendioengatik eta bat-batean gerta daitezkeen egoerengatik.
Horregatik, Iruñeko herritarrei zuzendutako proiektuek aintzat hartuko dituzte derrigorrezko arauak: pertsonen arteko distantzia mantentzea, maskaren erabilera,
desinfekzioa, higiene-neurriak eta osasun- zein udal-agintariek argitaratu eta gomendatutako edozein arau.
Programen eta horiek gauzatzeko erabili ohi diren espazioen ezaugarriak direla-eta, online jarduerak dituzten proiektuen garapenari eta interneteko baliabideei lehentasuna ematea gomendatzen da, edo aurrez aurreko jarduerendako plan alternatibo bat izatea gerta daitezkeen osasun-gorabeherei aurre egin ahal izateko.

Organo emailea: Kultura eta Berdintasuneko Alorra

Aurkezteko epea: 2020/08/20

Informazio gehiago: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/519449


DEIALDIA, 2020. URTEAN DIRULAGUNTZAK NORGEHIAGOKAKO ARAUBIDEAN EMATEKO HEGOALDEKO HERRIALDEETAKO TOKI-ENTITATEEKIN TOKIAN TOKIKO GARAPENAREN ALDEKO LANKIDETZA-PROIEKTUAK GAUZATU DAITEZEN.

Deialdiaren xedea: Deialdi honen xedea da Iruñean egin beharreko Unean uneko Sentsibilizazio-jarduerak (USJ) –biztanle orori zein talde jakin batzuei zuzenduak– beste hainbatekin batera finantzatzea. Jarduketa horiek hainbat gairi helduko diete: Hegoaldeko herrialdeen urritasun-egoerak, egoera horien zio eragileak eta egoera
horietan bizi diren komunitateak hura gainditzeko egiten ari diren ahaleginak. USJ hauek 2020an eginen dira.

Organo emailea: Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Zinegotzi Ordezkaria

Aurkezteko epea: 2020ko urriaren 23ra arte.

Informazio gehiago: https://sedeelectronica.pamplona.es/FichaTramite.aspx?id=PL0000039&idioma=1


DEIALDI PUBLIKOA, DIRULAGUNTZAK BANAKAKO EBALUAZIO-ARAUBIDEAN EMATEKO, LAGUNTZA HUMANITARIOAREN ETA LARRIALDIEN ARLOAN PROIEKTUAK GAUZATZE ALDERA 2020. URTEAN.

Deialdiaren xedea: Deialdi honen xedea eta helburua da jarduketa humanitarioak finantzatzea, berezko hondamendien edo gizakiok sortutako gatazken ondorioz larrialdiko egoeran edo arrisku larrian eta berehalakoan dauden herrialdeei laguntzeko, edo horiek birgaitzeko

Organo emailea: Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Zinegotzi Ordezkaria

Aurkezteko epea: 2020ko urriaren 23ra arte

Informazio gehiago: https://sedeelectronica.pamplona.es/FichaTramite.aspx?id=PL0000040&idioma=1