Eguna: 2022ko irailak 20, asteartearekin

Ordua: 18.30

Tokia: Kondestable Civivoxa. Hitzaldi-aretoa

 

Iruñeko Udalak hiriko Isurketa Baxuko Eremua (IBE) garatzeko eraikitze-prozesu partekatua abiatuko du herritar orori irekitako ekitaldi batekin, zeinean azalduko baitira proiektu horren hasierako planteamendua eta hura jada gauzatzen ari diren beste hiri batzuen zenbait esperientzia.

 

 

Saioa jarduketa berri hori adosteko asmoz eginen den parte hartzeko prozesuaren abiapuntua izanen da. Jarduketaren helburu nagusia pertsonendako espazioa irabaztea da, eta, aldi berean, motordunen zirkulazioaren ondoriozko isurketak murriztea.

Eskertuko genizuke bertaratuko zarela baieztatzea mezu elektroniko honi erantzunez.

 

18:30. Erakundeen ongietorria eta sarrera.

 

18:40. Isurketa Baxuko Eremuak (IBE), hirien hiri-espazioa eraldatzeko aukera: Iruñerako IBE-proiektuaren aurrerapena.

-Manuel Pineda. Mugikortasun jasangarrian espezializatutako aholkularia

 

19:10. Entzuteko eta alderatzeko dinamika partizipatiboa.

 

20:00. Amaiera eta ondorioak