Iruñeko Udala III. Gazteria Plana prestatzen ari da 2021 honetan, eta azterketa sakon bat egiteko 8 eztabaida-talde antolatu dira, ekainean, 18: 00etatik 20: 30era, Gazteriaren Etxean:
DATA | ORDUTEGIA | TOKIA | |
Gazteen hezkuntza, prestakuntza, enplegua eta mugikortasuna | ekainak 21 | 18:00-20:30 | Gaztediaren Etxea |
Emantzipazioa eta etxebizitza | ekainak 21 | 18:00-20:30 | Gaztediaren Etxea |
Osasuna eta kirola | ekainak 22 | 18:00-20:30 | Gaztediaren Etxea |
Bizikidetza, gizarteratzea eta kultura aniztasuna | ekainak 22 | 18:00-20:30 | Gaztediaren Etxea |
Genero-berdintasuna | ekainak 23 | 18:00-20:30 | Gaztediaren Etxea |
Parte-hartzea, boluntariotza eta asoziazionismoa | ekainak 23 | 18:00-20:30 | Gaztediaren Etxea |
Kultura, aisia eta denbora librea | ekainak 24 | 18:00-20:30 | Gaztediaren Etxea |
Hiri-mugikortasuna, ingurumena eta kontsumoa | ekainak 24 | 18:00-20:30 | Gaztediaren Etxea |
Taldeak 6-12 pertsonen artean osatuko dira, gai bakoitzari buruz eztabaidatu eta gazteen egoera udal-ikuspegitik hobetzen lagun dezaketen ekintzen proposamenak egiteko. Talde bakar batean parte hartzea ahalbidetuko da, ahalik eta talde anitzenak izan daitezen, gai bat baino gehiagotan interesa izanez gero, lehentasun-hurrenkera Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteria Arloak irizpide soziologikoen arabera hautatuko ditu izena eman duten pertsonak, lagina ahalik eta askotarikoena eta adierazgarriena izan dadin.
Baldintzak:
- Iruñean bizi.
- 14 eta 30 urte bitartean izatea.
Izena emateko epea: maiatzaren 31ra arte.
Eman izena hemen
Leave A Comment