Ohi den bezala, Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorrak herritarren partaidetzarako dirulaguntzen deialdi bat onetsi du, 2020. urterako. NAOra bidali da, eta aurreikusita dago aste honetan (ekainak 8-12) edo hurrengoan (ekainak 15-19) argitaratzea.
Aurtengo berritasunak azaltzeko nahiz garatzeko informazio-saio bat eskainiko dugu Teams plataformaren bitartez (online), eta gune bat irekiko dugu horien inguruko zalantzak argitzeko.
Hitzaldiak honako egitura hau izanen du:
– Deialdiaren berritasunak
– Deialdiaren azalpen-aurkezpena, Ana Belen Alberoren eskutik
– Nola izapidetu elektronikoki udal-webgunean
– Galderak
Solasaldi hau ekainaren 12an izango da, ostiralean, goizeko 10etan eta arratsaldeko 17etan, parte-hartzea errazte aldera. Bileraren esteka eta horretara sartzeko jarraibideak eman ahal izateko, participacionciudadana@pamplona.es posta elektronikoaren bidez baieztatu behar duzue parte-hartzea. Mesedez, idatzi izena, ordezkatzen den elkartea eta aukeratutako ordutegia.
Halaber, ezin bazarete bileran egon, edo zalantzaren bat galdetu nahi izanez gero, aipatutako posta elektronikoaren bitartez edo 948 42 05 06 telefonora deituz egin dezakezue
Leave A Comment