Hitzaldian, administrazio-esparru espainiarreko feminismoen eta demokrazia partizipatiboaren artean dauden harremanak ezarriko dira. Hala herritarren partaidetzako nola berdintasun eta aniztasunaren sustapeneko prozesuak burokratizatzearen eta despolitizatzearen aurrean kritikoa den diagnostikoa oinarri, zera aztertuko da:

  1. Demokrazia partizipatiboaren proiektua erradikalizazioaz gabetzen laguntzeko dinamikak.
  2. Erakundeetako herritarren partaidetza erradikalizazioaz gabetzearen inguruko arazoari aurre egiteko, intersekzio heuristikak eskaintzen dituen aukerak.

Aukeren artean, zera aztertuko da: Espainian herritarren partaidetzaz hausnartzean eta hori planifikatzean Patricia Hill Collins feminista   afro-amerikarrak proposatutako “dominazio-matrizearen” boterea eta zentzu praktikoa.

Noiz: 2019ko otsailaren 14an, 18:30etik 20:00etara.

Tokia: Kondestable Civivoxeko ekitaldi-aretoa

Hizlariak: Jone Martinez Palacios feminista, irakasle eta ikerlaria da EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Sailean. PARTE HARTUZ ikertalde kontsolidatuko kidea da. Demokrazia partizipatiboari buruzko ikasketak (UFI EMAN). Bere ikerketa-lanak demokratizazio barneratzaile baterako inguruabarrak ditu ardatz, eta horretarako demokraziaren praxi-ekarpenak eta teoria kritikoa aztertzen ditu. Berriki idatzi dituen lanak hauek dira, besteak beste: (2016) Equality and diversity in democracy. How can we democratize inclusively? Equality, Diversity and Inclusion: An International Journal, 35: 350.-63. or (2017). Inclusive local governance: Normative proposals and political practices. Local Government Studies, 43(4), 577.-597. or (2017) Participar desde los feminismos. Ausencias, expulsiones y resistencias. Icaria, Bartzelona. (2017) Innovaciones Democráticas Feministas. (2018) No te pongas nerviosa, sobre cómo hacer hablar a los nervios acerca de la dominación, Pamiela.