Zer egin dezakegu zure alde?
» Administrazioarekin elkartzea errazten dugu, hala tokiaren nola orduaren inguruko beharrak egokitzen saiatuz.
» Abiatu nahi duzun proposamenik edo ekimenik baduzu, Zerbitzuak hura jaso eta Udalera bideratu dezake.
» Partaidetza-prozesuak, eztabaidaguneak, kontseiluak… Zerbitzuak jakinaraziko dizu nola har dezakezun parte interes gehien pizten dizuten guneetan.
» Auzoko edo hiriko elkarte, zerbitzu edo udal-baliabideetan lagundu nahi baduzu, Zerbitzuak lagunduko dizu haiekin bil zaitezen.
» Informazioa eta aholkuak emanen dizkizugu elkartearen jarduerak gauzatzen lagunduko dizuten dirulaguntzei buruz.
Non aurkituko gaituzu?
Hiriko hainbat lekutan dago Zerbitzua, asmoa baita auzo guztietara hurbildu eta bertan laguntza pertsonalizatua ematea, zer eremutan egon eta horren inguruko ezagutza zabalaz.
Iturramako Civivoxa: Donibane, Sanduzelai, Ermitagaña, Mendebaldea, Echavacoiz, Iturrama, Azplilagaña, Milagrosa eta Arrosadia
Kondestable Civivoxa: Alde Zaharra eta Zabalguneak
Juslarrocha Civivoxa: Txantrea, Arrotxapea, Buztintxuri
Mendillorriko Civivoxa: Mendillorri, Erripagaña, Santa María la Real, Lezkairu, Beloso eta Bidezar
Kontaktua: ? 948 420 464 ? sdpc@pamplona.es
Leave A Comment