Ohi den bezala, Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorrak herritarren partaidetzarako dirulaguntzen deialdi bat onetsi du, 2023. urterako.  Apirilaren lehenengo hamabostaldian argitaratzea aurreikusten da. 

Aurtengo berritasunak azaltzeko nahiz garatzeko informazio-saio bat eskainiko dugu, goizean aurrez aurre, eta Teams plataformaren bitartez (online) arratsaldean, eta gune bat irekiko dugu horien inguruko zalantzak argitzeko.

Hitzaldiak honako egitura hau izanen du:

–         Deialdiaren berritasunak

–         Deialdiaren azalpen-aurkezpena, Ana Belen Alberoren eta Ainhoa Guelbenzuren eskutik

–         Nola izapidetu elektronikoki udal-webgunean

–         Galderak  

Hitzaldia apirilaren 3an, astelehenarekin, izanen da, goizeko 10:00etan Kondestable Civivoxeko hitzaldi-aretoan, eta 17:00etan, online, parte-hartzea errazte aldera. Mesedez, jakinaraz ezazu etorriko zaren, helbide honetara idatzita: participacionciudadana@pamplona.es Mesedez, idatzi izena, ordezkatzen den elkartea eta aukeratutako ordutegia.

Halaber, ezin bazarete bileran egon, edo zalantzaren bat galdetu nahi izanez gero, aipatutako posta elektronikoaren bitartez edo 948 42 05 06 telefonora deituz egin dezakezue.