Deialdia, Herritarren partaidetzaren esparruan 2020. urtean elkarteei dirulaguntzak emateko. Epea luzatzea
Aurkezteko epe berria 2020ko abuztuaren 13ra arte
Deialdi honek elkarlanerako laguntza-tresna izan nahi du Udalaren esparruan, elkarteek eta irabaziasmorik gabeko entitateek proiektuak, jarduketak eta prestakuntzak egin ditzaten, ehun soziala bultzatzea helburu harturik, herritarren partaidetza, herritartasun aktiboa, partaidetzako prestakuntza eta gizarte-loturak erabilita, eta aldi berean genero-berdintasuna sustatuta.
Administrazio deitzailea: IRUÑEKO UDALA
Organo emailea: Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Zinegotzi Ordezkaria
Deialdiaren xedea: Irabazi-asmorik gabeko elkarteei eta beste entitate batzuei dirulaguntzak ematea, proiektuak, jarduketak eta prestakuntzak egin ditzaten herritarren partaidetza, herritartasun aktibo, partaidetzako prestakuntza eta gizarte-loturaren esparruan, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen laguntze aldera, 2020an, Iruñeko udalmugartearen barruan.
Modalitateak:
Deialdi hau zuzenduta dago 2020. urte osoan zehar herritarren partaidetzaren esparruan gauzatzen diren jarduketak eta prestakuntza diruz laguntzera. Bost modalitate ezarri dira:
– A epigrafea: Auzoetako festak, jai herrikoiak zein izaera komunitarioko gizarte eta kultur ekitaldiak.
– B epigrafea: Herritarren parte-hartzea eta gizarte-ehunak sarean lan egitea sustatzen dituzten jarduketak.
– C epigrafea: Kultur aniztasuna bultzatzen duten jarduerak.
– D epigrafea: Herritarren parte-hartzea eta adinekoen herritartasun aktiboa sustatzen dituzten jarduketak.
– E epigrafea: Herritarren partaidetza eta herritartasun aktiboa sustatzeko esparruan egindako prestakuntza-ekintzak.
Eskabideak aurkezteko lekua:
- Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es) argitara emandako “Dirulaguntzen eskaera elektronikoa pertsona juridikoentzat” delako izapidearen bidez. [ Aitortutako ziurtagiriak | Gidaa_Aurkezpen telematikoa]
Izapide horrek barne hartzen ditu deialdi honen G eta T letretan aipatutako agiriak, eranskin osagarriak salbu, entitate eskatzaileak bete eta txertatu behar baititu.
Eskabideak aurkezteko epea: 2020ko abuztuaren 13ra arte.
Oinarriak deskargatzea
Eranskinak deskargatzea (dok):
Diru-laguntzaren izapidetzea errazteko, aukera ematen dizuegu, aurretiko hitzorduaren bidez, Dinamizazio Zerbitzuko taldeak laguntza eman diezazuen, bai diru-laguntza izapidetzean (ziurtagiria izanda) izan ditzakezuen zailtasunetan, bai proiektua idaztean.
Edozein zalantza argitzeko, kontsulta egiteko edo hitzordua eskatzeko, mesedez, deitu gurekin 948 42 02 66/948 42 02 68 telefonora eta e-mailez. | participacionciudadana@pamplona.es
Diru-laguntza aurkezteko laguntza-gidak:
Herritarren Partaidetzarako 2020rako Diru-laguntzen Aurkezpena
Eranskinak azaltzeko gidak:
Nola izapidetu ziurtagiri digitala:
Leave A Comment