Herritarren Partaidetzako Erreglamenduak aurtengo urtarrilean hartu zuen indarra, eta aukera- zein egokiera-marko bat zabaltzen du Iruñean herritarren partaidetza bultzatzeko.
Lankidetza publiko-soziala da Erregelamenduaren helburuetako bat, eta garrantzia handia dauka Erregelamenduan. Horregatik, bada, Inkesta honen helburuetako bat da aztertzea nolakotzat jotzen duten elkarteek orain arte Udalarekin eduki duten harremana, zer ari zen ongi egiten eta zertan hobetu beharko litzatekeen. Horrela, baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzen ahalko dira.
Inkesta honen beste helburuetako bat da hiriko gizarte-ehuna sakonkiago ezagutzea. Izan ere, etengabeko mugimenduan ari da, baina informazioari esker sakonkiago ezagutuko ditugu alderdi batzuk, hala nola elkarteetako kideen sexu-banaketa, zein diren jorratzen ari diren lan-eremuetan aurkitu dituzten zailtasunik handienak, nola sentitzen diren beren jarduketa-eremuan, etab.
Halaber, urte hau erronka bat izaten ari da gizartearen esparru guztietan; izan ere, Covid-ak pertsonei ez ezik elkarteei ere eragin die. Horregatik, hain zuzen, jakin nahi dugu nola eragin dien eta eragiten ari zaien COVID-19a Iruñean lanean ari diren elkarteei, behin diagnostikoa eginda Udalaren eta elkarteen arteko harremanak hobetze aldera, eraginkortasunari dagokionez.
Eta, azkenik, Erregelamendu honen inplementazioa da datozen urteetarako helburuetako bat. Horregatik, bada, dauka garrantzia partaidetza-organoak aktibatu baino lehen diagnostiko hau egiteak, partaidetza-organoak ahalik eta gehien egokitu daitezen garatu behar duten errealitatera.
Bete horrengo inkesta hobetzen laguntzeko:
Leave A Comment