Maiatzaren 30etik eta ekainaren 10era bitarte Gune Komunitarioen Kudeaketari buruzko Jardunaldien barruko prestakuntza-saioak egin ziren.

Plazara! (Alde Zaharra), Renove Salesianas – Zaharrak Berri (Txantrea) eta Antzara (Mendillorri) prozesu partizipatiboek Iruñeko Udalarekin elkarlanean antolatutako  jardunaldi horien helburua zen, hausnarketa egitea guneen antolaketa eta programazioaren gainean eta Iruñeko gune komunitarioen sarea osatzea.

Ondoko hauek dira jardunaldietan emandako materialak:

– Jorratutako edukiekin eta egindako hausnarketekin osatutako dokumentua: Gune Komunitarioen Kudeaketaren gaineko Jardunaldien Memoria 

Hitzaldien bideoen estekak:

Jardunaldien minutu bateko laburpena

Jardunaldien 5 minutuko laburpena

Hitzaldiak EVA (Arganzuela), Cant Batlló (Barcelona), Astra (Gernika), La Casa Invisible (Malaga) y Ayto de Barcelona

Gogoan izan, gai honen inguruan gehiago jakin nahi baldin baduzu, web orri honetan sartu eta izena eman https://erabaki.pamplona.es/