ARROTXAPEA: ENERGIA POSITIBOKO AUZOA! Auzo jasangarri bat lortu nahi duen proiektua da, kontsumitzen duena baino energia gehiago sortuko duena.

Ildo horretan, Iruñeko Udala hainbat neurri martxan jartzen ari da datozen urteetan helburu hori lortzeko. Prozesu horrek auzoko pertsona eta kolektiboen, ehun sozial eta ekonomikoaren, pertsonen eta erakundeen lankidetza eta parte-hartzea behar du. Prozesu horren berri emateko, bilera baterako deia egiten dizuegu Ingurumen Hezkuntzako Museoan, datorren asteazkenean, apirilaren 6an, 19: 00etan. Bilera horretara gonbidatu nahi zaituztegu, zure etxean eta zure auzoan eguneroko bizitzan duzun garrantzia dela-eta. Espero dugu bide honetan elkar ikustea, “iraunkortasuna ez da filosofia bat bakarrik, bizirauteko beharra baizik”.

Izen-ematea, aurrez. 010 edo 948 42 01 00