Iruñeko Udalak auzo-eztabaidaguneen beste txanda bat abiatuko du berriz ere martxoaren 6an, asteartearekin. Gune horiek elkartu eta hitz egiteko dira, herritarrek Udalari proposamenak, kontsultak eta ekarpenak egin diezazkioten, eta lehen eskuko informazioa jaso dezaten.

Deialdi honetako berritasun nagusia da auzoko zinegotziak bi formatu  izango dituela aukeran bilera egiteko. Aukera izango du bilera bat egiteko –orain arte bezala– edo, horrez gain, deliberazio-gune bat sortuta lantaldeetan, auzoan garrantzitsua den gai nahiz alderdi bat jorratzeko edo auzo osoaren egoerari buruz hitz egiteko. Auzo-eztabaidaguneek bi ordu iraungo dute gehienez ere.

Solasaldiaren formatua honako hau izan ohi da: Udalak ematen duen informazioa, auzoko ehun-sozial edota ekonomikoaren informazioa auzoan egiten ari diren ekimenen inguruan, eta azkenik, topaketara doazen herritarren galderak, iradokizunak, proposamenak, kexak… Deliberazio-guneen kasuan, talde txikiak egin eta horietan aztertu egingo dira edo proposamenak egingo dituzte udal-jarduketen, auzoko behar nagusien edo auzoaren errealitatearen (modu integralean) inguruan.

Auzo-eztabaidaguneen egutegia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Auzo-eztabaidaguneetako bideoak