Herritarren partaidetza sustatzearen alde egiten duen apustuaren baitan, Iruñeko Udalak Auzo- Eztabaidaguneak garatzen jarraitzen du, herritarren partaidetzarako gune gisa.

Auzo-eztabaidagunea parte hartzeko organo irekia da, eta bertan parte hartzen dute auzoko gizarte- eta ekonomia-ehuna osatzen duten kolektibo guztiek, eta herritarrek, oro har.

Zazpigarren txanda: 2022eko apirilak 28 | 18:30 | Jose Maria Huarte I.P

Honako hau izanen da auzo-eztabaidagunearen egitura:

  • Ongietorria.
  • Alkatearen hitzaurrea.
  • Informazioa auzo-zinegotziaren eskutik.
  • Galderak eta iradokizunak.

Oraingo honetan, eta prebentzio-neurri sanitarioak direla eta, forora bertaratzeko beharrezkoa da aretoan maskarak erabiltzea.

Forora joaterik ez baduzu, apilaren 25ra arte (egun hori barne) egin ditzakezu zure proposamenak hainbat bidetatik:

·      Foroko proposamenen  (Enlace externo)atalean.

·      Emaila: foros@pamplona.es (Enlace externo) helbide elektroniko espezifikoa, kontsultak eta iradokizunak bidaltzeko.

 

Eztabaidagunea zuzenean jarrai dezakezu, eta geroago ere bai, Youtube-ko Participa Pamplona  (Enlace externo) kanalera igotzen den bideoaren bidez.