Nork emana: Pilar Peña Peña (Prestatzailea eta aholkularia Sormen eta Berrikuntzarako Neuronilla Fundazioan)
Erakunde arrakastatsuenek sobera ongi dakite sormena bultzatzea hazteko modurik errentagarriena dela. Ongi ari den edozein entitatek sormen-puntu jakin bat dauka; alabaina, benetan baliozko berrikuntzak txertatzen dituzten horiek dira nabarmentzen direnak.
Horra sormenak funtzionatzen duen froga garbia. Sormena pizgarria da helburu berriak erdiesteko, arazoei aurre egiteko, hobekuntzak sartzeko aparteko arazorik ez dagoenean ere, ekintzaile izateko, geldialdi eta blokeo-aldiak gainditzeko, aukerak baliatzeko eta besteengandik bereizteko, berezko nortasuna duen erakunde bat sortuta.
Baina hori guztia lortzeko ez da nahikoa “brainstorming” delakoa egitea eta ideia bikainak saritzea. Sormena azaleratu dadin behar-beharrezkoa da hura garatzeko erabaki irmoa hartzea eta jardunbide argiak izatea, berariazko estrategiak baliatuta.
Edukiak:
1. ZATIA: Sormen-gaitasuna, berritzaile izateko. Sormenari eta berrikuntzari buruzko oinarriak.
– Jarrera sortzailea eta berrikuntzagaitasuna. Jarduketa-plana, erakundeen jardunerako aplikaturik.
– Eduki osagarriak.
2. ZATIA: Sormenerako estrategiak, talde-lanean. Talde-lanaren oinarriak.
– Talde-lanean aritzea, sormena baliatuta.
– Ideiak sortzeko teknikak. Aplikazioa erakundeen proiektuetan.
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Datak: Urriak 27 eta 28
Ordutegia: Ostiralean, 16:30-21:00 eta larunbatean, 9:00-14:00 eta 16:30-20:00
Lekua: Zentro. Kondestable Civivoxeko 4. Aretoa (Kale Nagusia 2, 1. Solairua)
Izen-Emateak:
- Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- On line inskripzio-orria izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.
- Izen-emateko epea: Irailak 11-Urriak 13
Leave A Comment