Nork emana: Jesús Vera, Asociación Navarra de Informática Municipal, S.A. (ANIMSA) eta Zentro Elkarlaneko guneko langileak.
Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrak aukera ematen dizu, entitate zaren aldetik, zure webgune propioa sortzeko. Elkarteek ikastaro honen bitartez sortzen dituzten webguneak Iruñeko Udaleko plataforma komun batean kokatuko dira. Bere jarduera Iruñean egiten duen irabazi asmorik gabeko edozein elkarte edo entitatek baliatu dezake zerbitzu hau.
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Datak: Azaroak 13
Ordutegia: 18:00-20:30
Lekua: Hitzaldi-Aretoa (Kondestablearen Jauregia)
Edukiak:
– Webguneak argitaratzeko oinarrizko kontzeptuak.
– Formatu errazeko webguneen eredua (1. txantiloia) eta webgune osatuago baten eredua (2. txantiloia). Behin bi txantiloi horiek aurkeztuta, zerbitzu hau baliatu nahi duten erakundeek aukeratu beharko dute zein webgune mota garatu nahi duten. Webgune osatuago baten alde (2. motakoaren alde) egiten duten elkarteek, izena eman ahalko dute, gerora, WordPressen edukiei buruzko hastapen-ikastaro batean.
– Edukiak sortzea, formatu errazeko webgune baterako (1. mota).
Izen-Emateak:
- Ikastaro irekia. Ikastaro honetarako, ez da izena emateko fitxa bete behar, irekia baita. Nolanahi ere, ikastaroa hobeki antolatze aldera, gomendagarria da izena ematea, emep@pamplona.es helbidera mezu bat bidaliz, bertan adierazita erakundearen eta bertaratuko den pertsonaren izena.
- Izen-emateko epea: Irailak 11-Urriak 13
Leave A Comment