Nork emana: Ana Belén Albero Díaz. Zentroko Elkarteen Lege Aholkularia

Elkartegintza herritarrek duten bitarteko nagusietako bat da gizarte-bizitzan parte hartzeko. Elkarte bat eta horren barne araudia eratzeko betekizunak, horrekin batera onartzen diren betebeharrak eta beste ezagutzea ezinbestekoa da gure ekimenak arrakasta izan dezan. Horregatik, ikastaro honetan oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu hala elkarte bat eratzeko nola hura lehenengo urratsetan gidatzeko.

Hizkuntza: Gaztelaniaz
Data: Urriak 27
Ordutegia: 17:00-20:00
Lekua: Kondestable Civivoxa (Kale Nagusia 2, 1. Solairua)

Edukiak:
– Hirugarren sektorearen Araubide Juridikoa.
– Irabazi-asmorik gabeko entitate motak.
– Helburuak argitzea.
– Eratzeko gaitasuna.
– Estatutuak.
– Barne araudia.
– Eratzeko prozedura.
– Betebeharrak.

Nori zuzendua:
Elkarte bat eratzeko interesa dutenei, eta herritarrei oro har.

Helburua:
Elkarte bat eratzeko betekizunak ezagutzea.

Izen-emateak: Urriak 9-26
– Aurrez aurre: “Zentro. Elkarlaneko Gunea”. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
– On line: datuak bidali (izena eta bi deitura, elkartearen izena eta ikastaroaren edo ikastaroen izenburuak) emep@pamplona.es helbidera.

Argibide gehiago:
– APUE: Tel: 948 42 02 66
– Herritarrendako Arreta Zerbitzua:  Tel: 010 – 948 42 00 10

ASOCIAZENTRO KURTSOAK