TOPAKETA-SOLASALDIA: “Demokrazia eta partaidetza”

Demokraziak ongi funtzionatzeko, herritar informatu eta ahaldunduak behar dira.

Ba al da halakorik benetan? Nola egin aurre boterearen kontrol kritikoa ezinezko egiten duten nahasmenduari eta gogorik ezari?

 

Lekua: Kondestableko Civivoxa. Areto nagusia

Data: Urriak 3

Ordutegia:  19:00etatik 20:30era

Hizlariak:

Daniel Innerarity: Filosofia Politiko eta Sozialeko katedraduna da, “Ikerbasque” ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Gobernantza Demokratikoko Institutuaren zuzendaria. Irakasle elkartua izan da Europako eta Amerikako zenbait unibertsitatetan; besteak beste, Sorbonan (Paris I) eta Londresko London School of Economics and Political Sciencen. Gaur egun, berriz, Georgetowneko Unibertsitateko Davis katedrako titularra da, eta irakasle bisitaria Florentziako Europar Institutuan.

Cristina Monge: Zuzenbidean doktorea da, eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna. Europar Batasuneko master bat du (UNED), herritarren partaidetzako graduondoko bat (Zaragozako Unibertsitatea), komunikazio politikoko beste bat (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa), eta aditua da GKE-en gerentzia-funtzioan (ESADE). ECODESeko Elkarrizketak saileko zuzendaria da (Ekologia eta Garapena Fundazioa), eta Soziologiako irakasle elkartua Zaragozako Unibertsitatean. Ohiko kolaboratzaile dute zenbait komunikabidek (prentsa, irratia eta telebista). Gizarte-mugimenduei loturik egin du ibilbide profesional eta akademikoa, batez ere ingurumenaren aldekoei eta herritar-mugimenduei.