TOPAKETA-SOLASALDIA: “Herritarren partaidetza birpentsatzen Erregelamendu berri baterako”
“Partaidetzako erregelamendu batek bere helburuak betetzekotan, aurrez zehaztu beharko da zein diren helburu horiek, zer herritarren partaidetza-eredu garatu nahi dugun. Mintza gaitezen partaidetzari buruz sistema gisara, herritarrek esparru publikoan parte hartzeko duten eskubidea gauzatzeko bidea ematen duten baliabide eta jarduketa multzo gisara”.
Herritarren Partaidetzari buruzko Erregelamendu berri bat ari da prestatzen Iruñeko Udala, alor horretan udalerriak dituen erronka eta planteamendu berriei jarraikiz. Erregelamendu berriari lagundu eta herritarrengana hurbiltzeko, proposatzen dugu herritarren partaidetzaz gogoeta egitea, gai horretan erreferentziakoak diren bi adituren eskutik. Herritarren partaidetzaren alorrean aitzindari diren bi hiritakoak dira hizlari biak. Fernando Pindado hiri handi batetik dator, Bartzelonatik; José Luis Pérez “Kotelo”, berriz, Iruñearen tamaina eta ezaugarri bertsuak dituen beste hiri batetik, Gasteiztik.
Lekua: Kondestableko Civivoxa. Hitzaldi Aretoa.
Data: Urriak 18
Ordutegia: 19:00etatik 20:30era
Hizlariak:
- Fernando Pindado: Bartzelonako Udaleko Partaidetza eta Demokrazia Aktiboko ordezkaria da.
- José Luis Pérez “Kotelo”: Gasteizko Udaleko Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailaren zuzendaria.
Leave A Comment