SOLASALDI-AURKEZPENA: “Ebaluazio-gida. Tresna praktikoak Iruñeko Udaleko partaidetza-politikak ebaluatzeko

Politika publikoetan ebaluazioa ahaztutako atala izaten da sarritan…

Baina, zergatik ebaluatu behar ditugu partaidetza-esperientziak? Noiz esan dezakegu kalitate demokratikorik badutela?

Hitzaldi honetan hausnartu nahi dugu ea zein irizpide izan behar ditugun kontuan partaidetza-esperientziak bultzatzeko. Galdera hauek bide emango duteaurkezteko Ebaluazio-gida. Tresna praktikoak Iruñeko Udaleko partaidetza-politikak ebaluatzeko gida, zeinetan duela hainbat hilabete lanean ari baita Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorra. Gida honetan jasotzen dira, besteak beste, 2018ko seihilekoan garatutako Ebaluazioa, Gardentasuna, Trazabilitatea eta Kontuak ematea partaidetzaren inguruan KoLaboratorioaren partaideek eskainitako hausnarketak eta ekarpenak.

 

Lekua: Kondestableko Civivoxa. Areto nagusia

Data: Azaroak 14

Ordutegia:  19:00etatik 20:30era

 

Hizlariak:

Patricia Martínez: Zientzia Politikoetan doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetaritzan, Zientzia Politikoetan eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna, eta masterduna Partaidetza eta Komunitate-garapenean. Gaur egun, doktoratu ondoko ikertzaile ari da unibertsitate horretan bertan, eta Aradiako bazkidea da, ikuspegi feministatik demokrazian sakontzeko prestakuntza eta ikerketarako kooperatiba.

Delicia Aguado: Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea, EHUn. Kazetaritzan, Zientzia Politikoetan eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna da, eta Partaidetza eta Komunitate-garapeneko Master Ofiziala du ‑—Parte Hartuz Ikerketa-taldeari lotua—. Gaur egun, Aradia Kooperatibaren bitartez egiten du prestakuntza eta ikerketa lana (www.aradiacooperativa.org). Gune horretan demokrazian sakontzeari buruzko gogoeta egiten dute, Kultur eta Genero Ikasketen bitartez.

Carola Castellà Josa: Doktorea da Politika Zientzian (2016), eta Soziologian lizentziaduna (1998), Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB). Administrazio eta Politika Zientzien Ikerketan Hastapenak. Egun irakasle elkartua da UABko Politika Zientzia eta Zuzenbide Publikoko departamentuan, eta irakasle-aholkularia Kataluniako Unibertsitate Irekian (UOC). Bere ibilbide profesional eta akademikoa lotuta dago politika publikoen azterketa eta ebaluazioari, herritarren partaidetzari, gizarte-eraldaketari eta tokiko gobernuari.