Nork emana: Gorka Julio Hurtado, Talaios Koop. Garatzailea, irakaslea, hacktibista eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea.#LEINN irakaslea

Sare sozialak gure bizitzaren parte garrantzitsua dira. Internet bidezko komunikazioa ezinbestekoa da norbanako, elkarte eta kolektibo anitzendako. Eta komunikazio hori ahalik eta eraginkorrena izan dadin, behar-beharrezkoa zaigu hainbat tresna informatiko erabiltzen jakitea. Mundu digitala gero eta azkarrago doa aurrera, eta askotan, lan nekeza izan daiteke gauza berri asko ikasi eta menperatu beharra. Hartara, lantegi honen helburua da modu errazean ikastea halako baliabideak erabiltzen. Komunikazio-jardunean beharrezkoak diren tresnak identifikatu eta horietan trebatzeko aukera izango dugu. Metodologia praktikoa izango bada ere, oinarrizko kontzeptu batzuk landuko dira, betiere teknologiaren burujabetza aintzat hartuta eta ikuspuntu kritiko batetik abiatuta.

Hizkuntza: Euskaraz
Datak: Azaroak 20, 21 eta 22
Ordutegia: 17:00-21:00
Lekua: Zentro. Kondestable Civivoxeko 4.-5. Aretoak (Kale Nagusia 2, 1. Solairua)

Izen-Emateak:

  • Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • On line inskripzio-orria  izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.
  • Izen-emateko epea:  Irailak 11- Azaroak 10

PROGRAMA DESKARGATU