Nork emana:
– Ana Fernández-Aballí Altamirano (La Xixa Teatre). Espezialista komunikazio estrategikoan -kultur arteko prestakuntzanzapalduaren antzerkiaren metodologien eta prozesuen lanketaren bitartez.
– Virginia Pañeda Sanz (Youropía) prestatzailea Espainiako Gazteriaren kontseiluko poltsan, gazteen partaidetza eta immigrazioko, kulturarteko bizikidetzako eta esku-hartze inklusiboko alorretan.
– Raquel Moreno (D-CAS). Soziologian lizentziaduna eta espezialista gizartepartaidetzan (Partaidetza eta Garapen Jasangarriko graduondoa, UABn).

Beren entitate eta kolektiboetan zurrumurruen kontrako estrategiak aplikatu nahi dituzten lagunei zuzendutako ikastaroa da, eta xede du sareak sortzea, jatorriz beste nonbaitekoak diren gainean entzuten ditugun estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurruak desegiteko. Metodologia praktiko baten bitartez “bideratzea” eta taldeen kudeaketa landuko dira: zurrumurruen kontrako eragile izateko zenbait dinamika diseinatu eta planifikatuko dira (lantegia, saioak), eta gerora, partehartzaileek dinamika horiek bideratzen ahalko dituzte, modu autonomoan.

Hizkuntza: Gaztelaniaz.
Datak: Azaroak 8, 15, 24 eta 25
Ordutegia: Asteazkenetan, 17:00-20:00, Ostiralean, 17:00-21:00 eta larunbatean, 10:00-14:00
Lekua: Zentro. Kondestable Civivoxeko 4. Aretoa (Kale Nagusia 2, 1. Solairua)

Edukiak:
1. Saioa: Bizitzan ditugun tresnak, kulturen arteko gogoeta egiteko: nork bere estereotipoak ezagutzea, praktikan. La Xixa Teatre.
2. Saioa: Bideratzearen abentura, zurrumurruen aurkako estrategian. Virginia Pañeda Sanz.
3. Saioa: Komunikazio- eta emoziogaitasunak zurrumurruen aurkako estrategia abian jartzeko, eta horren aplikazioa talde-dinamiketan. Raquel Moreno.
4. Saioa: Jarduketa zehatzen diseinua. Raquel Moreno.

Izen-Emateak:

  • Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • On line inskripzio-orria  izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.
  • Izen-emateko epea:  Irailak 11-Urriak 25

PROGRAMA DESKARGATU