Deseroso sentitzen al zara jatorriz beste nonbaitekoa den inori zuzendutako komentario iraingarririk entzutean? Sutan jarri, zure onetik atera eta horien aurka —arrakastarik gabe— egiten al duzu? ZURRUMURRUEK EZ ZAITZATELA OZPINDU!
Prestakuntza-jarduera honen xedea da kontzientzia kritiko bat piztea gizarte-kolektibo jakin batzuen inguruko estereotipo, aurreiritzi eta zurrumurruen gezurkeriari aurre egiteko, eta ohartzea halako gezurrek pertsonen bizitzetan duten benetako eraginaz.
Zurrumurruak zergatik sinetsi eta zabaltzen ditugun aztertu baino gehiago, horiek desegiteko —edo ezbaian jartzeko behintzat— eman daitezkeen erantzun-estrategiak landuko ditugu. Estrategia horien bitartez elkarrizketa-gaitasunak hobetuko ditugu, hartara emaitza hobeak lortzeko.
Funtsean, trebakuntza praktikoa izanen da, zurrumurruen aurkako eragile gisa aritzeko, hots, ingurunean egunero entzuten ditugun zurrumurruak desegiten laguntzeko, horiek izaten baitira, maiz, diskriminazioen oinarri. Gainera, gure inguru hurbilean egin dezakegu hori: lagun artean, familian, gure erakunde eta elkarteetan…

Edukiak:

  • 1. saioa: Testuingurua (Rubén las Heras eta Izaskun Andueza, NUP eta Zurrumurruen Aurkako sarea)
  • 2. saioa: Baina zer diozu? Komunikazio- eta emozio-estrategiak zurrumurruak kudeatzeko (Raquel Moreno, D-CAS)
  • 3. saioa: Bideratzearen abentura zurrumurruen aurkako estrategian (Virginia Pañeda Sanz)
  • 4. saioa: Bizitzan ditugun tresnak, kulturen arteko gogoeta egiteko: nork bere estereotipoak ezagutzea, praktikan (La Xixa Teatre).

Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: 

  • Rubén Las Heras eta Izaskun Andueza. NUPeko Soziologia eta Gizarte Lana saileko irakasleak eta ikertzaileak
  • Nafarroako Zurrumurruen aurkako Sarea. 2016an sortu zen sarea, gizartearen elkarbizitza oztopatzen duten berbaldi diskriminatzaileak direla bide kezkaturik zeuden 28 entitate eta gizarte-kolektibo eta zenbait erakunde zein pertsonaren eskutik.
  • Raquel Moreno (D-CAS). Soziologian lizentziaduna eta gizarte-partaidetzan espezialista (Partaidetza eta Garapen Jasangarriko graduondokoa, UABn).
  • Virginia Pañeda Sanz (Youropía). Prestatzailea Espainiako Gazteriaren Kontseiluko poltsan, gazteen partaidetza eta immigrazioko, kulturarteko bizikidetzako eta esku-hartze inklusiboko alorretan. Adrian Crescini (La Xixa Teatre). La Xixa Teatreko zuzendaria. Aniztasunaren eta komunitateko esku-hartzearen arloko proiektuak garatzen ditu.  Aditua Zapalduaren Antzerkian eta Prozesuen Lanean.

Data: Azaroak 7, 9, 15 eta 21
Ordua: Asteazkenetan, 17:00-20:00; ostiraletan, 17:00-21:00
Tokia: Zentroa. Kondestableko Civivoxeko 5. aretoa (Kale Nagusia 2, 1. solairua)
Izen-ematea: Irailaren 7tik urriaren 24ra

  • Eskura: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Hona jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Online: behin-behinekoz izena emateko, bidali fitxa helbide honetara: emep@pamplona.es