Nork emana: Adrián Aguayo Llanos (Pedernal Educación y Tecnología erakundea eta Gestión y Participación Social Fundazioa)

Azken urteotan, gora egin du Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilerak –internet, sare sozialak, mugikorrak, etab.–: horiek erabiltzen baititugu informazioa partekatzeko, komunikatzeko, gure ideiak ezagutzera emateko eta interes eta kausa komunen inguruan mobilizatzeko, halako moduan non funtsezko eragile bihurtu diren gizarte-harremanak aldatzeko eta ezagutzaarloak eraikitzeko. Teknologia-tresna horiei esker aktibismoaren modalitateak eraldatuz doaz; horrexegatik, berebiziko garrantzia dauka teknologia horiek kritikoki eta modu arduratsuan erabiltzeak, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, gizarte-mobilizazioari begira. Ikastaro honetan ziberaktibismoaren ezaugarri nagusiak eta kanpainak egiteko tresnak landuko ditugu, eta hausnarketa eginen dugu kanpainak abiarazteko moduen inguruan.

Edukiak:
1. Blokea: Komunikazio digital kritikoa: IKTen erabileraren gaineko analisi integrala.
2. Blokea: Eraldaketa- eta inplikazio-mailak online aktibismoan: Clickaktibismoa, ziberaktibismoa eta teknopolitika.
3. Blokea: Aktibismorako tresna digitalak.
4. Blokea: Aktibismo-kanpainak abiarazi eta zure erakundea engaiatzeko gakoak.
*16 urtetik gorakoei zuzendutako ikastaroa
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Datak: Urriak 26 eta 27
Ordutegia: 18:00-20:30
Lekua: Iruñeko Gaztediaren Etxea (Zangoza kalea, 30)

Izen-Emateak:

  • Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • On line inskripzio-orria  izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.
  • Izen-emateko epea:  Irailak 11-Urriak 11

PROGRAMA DESKARGATU