Lantegi honek lagunduko digu ulertzen taldeen, familien eta abarren barruko dinamiketan eragina duten aldagaiak. Begirada sistematikoak harreman funtzionalago eta gogobetegarriagoak izaten laguntzen du.
Helburuak:
- Parte hartzean erabiltzen ditugun harreman-patroiak identifikatzea.
- Taldeetan, elkarreraginean ari garenean, toki egokian kokatzen ikastea.
- Besteekin harreman gogobetegarriak izatea.
Edukiak:
- Harreman-patroiak eta rolak.
- Leialtasunaren garrantzia.
- Nola eratzen dira lotura eta atxikimendua.
- Ingurune konplexuak eta ordenaren (eta kaosaren) garrantzia.
- Ematearen eta jasotzearen arteko oreka.
Metodologia: Lantegi praktikoa eta bizipenetan oinarritua da, eta pilula teoriko laburrak ditu.
Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: Ander Mimenza. Coach-a, prestatzailea eta aholkularia erakundeen eta pertsonen garapenerako. EDE Fundazioaren Bidera lidergo- eta ekintzailetza-eskolako arduraduna. Hainbat unibertsitatetan dabil irakasle, besteak beste Deuston, Mondragon Unibertsitatean, Txilen…
Data: Ekainak 7 eta 8
Ordutegia: Ostiralean, 17:00 – 21:00; eta larunbatean, 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00.
Tokia: Calderería aretoa (Calderería k., 11)
Behin-behinekoz izen-ematea: Apirilak 1 – Maiatzak 24
- Eskura: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Hona jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Online: Online formluario berria: https://bit.ly/2uJUjvY arazorik izanez gero deitu telefono honetara 948 420 266. Formulario bat betez hainbat ikastarotara apunta zaitezke.
Leave A Comment