Nork emana: Mabel Cañada eta Mauge Cañada, lifac-eko kideak (Bideratzea eta Aldaketa lortzeko Nazioarteko Institutua) eta talde komunitarioen bideratzaileak, 40 urtez; eta Iosu Ortigosa (lifac-eren kide)
Gero eta maizago, elkarrekin lan egitea erabakitzen dugu, erabakitzeko guneak, erantzukizuna, ekintza eta emaitzak partekatzea bilatzen duten kolektiboetan.
Kooperatibak, elkarteak, fundazioak, enpresa partizipatiboak, eta abar. Erakunde horien egiturak bat datoz parte hartzera animatzen duten printzipioekin eta balioekin. Halaber, zenbait gaitasun eta trebetasun berri eskatzen dituzte, prestakuntza-programetan gutxi garatu direnak. Modulu hauek xede dute partehartzaileak hurbiltzea “Bideratzea” izeneko terminoan dauden tresnetara. Diziplina berritzailea da, taldeak eta erakundeak kudeatzea xede duena, non hainbat diziplinatan garatutako jakintzak –erakundeetako kudeaketa kolektiboaren ingurukoak– biltzen baitira.
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Datak: Urriak 20-21, Azaroak 24-25, Abenduak 15-16
Ordutegia: Ostiraletan, 17:00-21:00 eta larunbatetan, 10:00-14:00 eta 16:30-20:30
Lekua: Zentro. Kondestable Civivoxeko 5. Aretoa (Kale Nagusia 2, 1. Solairua)
Edukiak:
Komunikazioa. Tresnak hala bideratzaileendako nola talde zein kolektiboetako kideendako.
Dinamikak: Modulu honetan eskura dauden zenbait metodo aztertuko ditugu: CNV (indarkeriariarik gabeko komunikazioa), “Espere” delako metodoa…
Aniztasunaren kudeaketa: desberdintasunak eta emozioen espazioa.
Taldean aritzean, zenbaitetan tentsio-une handiak izan daitezke, eta horrek emozioak aktibatzen ahal ditu. Antolaketaren kultura dela-eta, ez da beti denborarik egoten sortzen diren emozio horiek ulertu eta kudeatzeko. Horiek horrela, pertsonen osagai diren emozioak barne hartzen dituen antolaketaren barruan kokatzen da “bideratzea”, eta hartara, dinamikak sortzen ditu taldearen espazioa “garbitzeko” eta bide emateko taldeek eta
pertsonek “beste hizkuntza” horretatik ikas dezaten.
Dinamikak: Foroa, klanen arteko gerra, prozesuei begirako foroa.
Saioen diseinua: “Bideratzea” martxan. Bilera eta biltzar mota ezberdinek argitasuna eskatzen dute, adierazteko moduez bezainbatean. Argibide-saioak, eztabaida-saioak, erabakiak hartzekoak, ikerketa kolektiboak, horra saio mota desberdinak, erritmoaren, partaidetzamailaren eta abarren arabera. Bideratzaile-lanetan ari den horrek taldearen premien berri izan behar du, eta horren arabera dinamikak diseinatu.
Dinamikak: Parte-hartzeen diseinua.
*Ikastaro honen ziurtagiria, lifac-eren eskutik (Bideratzea eta Aldaketa lortzeko Institutua) Kontsultatu baldintzak hemen: emep@pamplona.es
Izen-Emateak:
- Aurrez aurre: “Zentro Elkarlaneko Gunea”-n. Kondestable Civivoxa. Kale Nagusia 2, 2. Solairua. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- On line inskripzio-orria izena emateko emep@pamplona.es helbidera igorrita.
- Izen-emateko epea: Irailak 11-Urriak 6
Leave A Comment