Lantegi honetan begirada-aldaketa trebatzea proposatzen dugu, gizaki guztiok dugun sormen-gaitasunaren bidez. Horretarako, zainketa, entzuketa, hausnarketa kritiko eta gizarte-aldaketari lotutako esperientzia sortzaileak erabiliko ditugu.
Lantegian, malgutasuna, eraldaketa zein gure inguruari ematen diogun begiradaren aldaketa hurbilago izango ditugu, bizipenen bidez, sormena oinarri eta norberaren entzuketa, sentsibilitate, zainketa zein egunerokotasunari lotuta.
Sormen-entzuketak begiratu, mugitu eta egiteko eran sakontzea ahalbidetzen du, egiten denaren hausnarketa eta sentsibilitatea blaitzeko eta horrela moldatu ahal izateko. Zainketa, berdintasuna, oreka eta barne- zein kanpo-entzuketa abiapuntu dituzten harreman-prozesuetan oinarrituko gara, nola egon irekiago, malguago eta integratzaileago aztertu ahal izateko.
Helburuak:
- Sormena eta eraldaketa-gaitasuna garatzea.
- Sormen-entzuketa, malgutasuna eta irekiera hobetzen laguntzea.
- Sormen-prozesuak eguneroko, gizarteko eta hezkuntzako esparruei lotzea, aldaketarako tresna gisa.
Edukiak:
- Ezerezetik sortzea. Barne-sormenetik abiatzea.
- Entzuketa. Egoteko erak.
- Hor egotea.
- Harreman-prozesuak. Hartu-emanean sortzea.
Metodologia:
Bizipena oinarri duen metodologia, lantegi-formatua, talde-hausnarketak eta sormen-tresnak abiapuntu.
Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: Ana Rosa Sánchez. Arte Ederretan lizentziaduna. Arteterapeuta profesionala. Arteterapia, arte-hezkuntza eta gizarte-arteko proiektuetan ekintzaile eta kolaboratzailea. Arteterapia en-trama elkarteko lehendakaria eta GREFARTeko kide profesionala.
Data: Ekainak 14 eta 15
Ordutegia: Ostiralean, 17:00 – 21:00; eta larunbatean, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00.
Tokia: Zentro. Kondestableko Civivoxeko 5. aretoa (Kale Nagusia 2, 1. solairua)
Behin-behinekoz izen-ematea: Apirilak 1 – Maiatzak 31
- Eskura: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Hona jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Online: Online formluario berria: https://bit.ly/2ViLl4s arazorik izanez gero deitu telefono honetara 948 420 266.
Leave A Comment