Diru-laguntza baten prozesua ez da amaitzen proiektua aurkeztu eta finantziazioa lortzen denean. Horrez gain, hartutako konpromisoak bete egin behar dira, eta justifikatu jarduerak eta egindako gastuak eta ordainketak. Urtearen amaieran egin behar izaten dira azken txostenak eta egindakoaren ebaluazioak, eta Administrazio publikoaren aurrean justifikatu egin den guztia. Gai horiek denak jorratuko ditugu ikastaro honetan.

Edukiak:

  • Aurkeztutako proiektuarekiko hartutako konpromisoak. Aldaketak.
  • Diru-laguntzak justifikatzeko moduak.
  • Justifikazio-dokumentuak.
  • Amaierako txostena eta ebaluazio-txostena.
  • Dokumentuak gordetzeko legezko betebeharrak.
  • Arau-hausteak eta zehapenak

Helburuak:

  • Trebakuntza ematea nortasun juridikorik gabeko elkarte eta erakundeei diru-laguntzak justifikatzeko eginbeharrak bete ditzaten.

Nori zuzendua: Elkarteei, irabazi-asmorik gabeko kolektiboei eta interesa duten herritarrei.

Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana:  Ana Belén Albero Díaz. Zentroko elkarteen lege aholkularia.
Data: Abenduak 14
Ordua: 17:00-20:00
Tokia: Kondestableko Civivoxeko hitzaldi-aretoa (Kale Nagusia 2, 2. solairua)
Izen-ematea: Ikastaro honetan izena emateko ez da fitxa osorik bete behar; aski da izen-abizenak, elkartea, emaila eta telefonoa ematea, emep@pamplona. es helbide elektronikora mezua bidalita, edo aurrez aurre, Zentroan