APUE KURTSOA: Proiektuen diseinua eta ebaluazioa

Neurtu ebaluatzeko; ebaluatu hobetzeko; hobetu eragina izateko; eragina izan gizarteari laguntzeko. Nola gauzatu gure idealak gizartea eraldatzen laguntzen duten proiektuetan.
Talde edo erakunde batek (elkartea, enpresa, eta abar) gizarte-proiektu bat diseinatzen badu, giza talde jakin baten bizimoduaren alderdiren bat hobetzeko izan ohi da. Ez da aski proposamenak “asmo ona” izatea. Hasierako ideia garatzen eta idazten den proiektua helburuak betetzera bideratu behar da eta, ahal dela, frogatu egin behar da hori egin dela. Hau da, azaldu egin behar da nola eta noiz “hobetu” den errealitate sozial jakin bat gure esku-hartzeari eta proiektuari esker; zergatik komeni den gure proiektuan denbora eta dirua inbertitzea; nola ikas dezakegun gure proiektuen emaitzak hobetzen; nola egin gure asmo ideal eta batzuetan ukiezinetan proposamen zehatzak eta egituratuak, errealitatea aldatzen laguntzen dutenak.
Hona ikastaro honen xedea: proiektuak prestatzeko oinarrizko nozioak ematea, ebaluazioaren garrantzia azpimarratuz betiere.

Edukiak:

  • Planifikazioaren hastapenak: zer da gizarte-proiektu bat; proiektuaren tresnak eta zikloa.
  • Proiektuaren formulazioa: nola jardun behar dugu. Helburuak identifikatzea eta zehaztea; proiektuaren jarduera- eta sistematizazio-logika; proiektua formulatzeko tresnak.
  • Proiektuaren formulazioa: nola jardun behar dugu. Helburuak identifikatzea eta zehaztea; proiektuaren jarduera- eta sistematizazio-logika; proiektua formulatzeko tresnak.
  • Proiektuaren ebaluazioa: zer lortu dugu. Ebaluazioaren helburua. Jarraipena eta ebaluazioa. Ebaluazio-motak. Metodologia orokorra: galdera eta ebaluazio-irizpideak; adierazleak eta helburuak. Adierazle-motak (ekintzak, emaitzak eta haien eragina). Ebaluazio-matrizea eta aginte-koadroa. Inbertsioaren inpaktu eta itzulkin sozialaren ebaluazioa. Ebaluazioa eta gizarte-berrikuntza.

Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana:  Ana Carmen Irigalba (pertsona, talde eta erakundeen gizarte- eta hezkuntza-alorretako orientatzailea. Pertsonen eta erakundeen garapena. Pedagogoa eta psikologoa) eta Javier Fragoso (soziologoa, aditua planifikazio estrategikoan eta politika publikoen eta nazioarteko lankidetza-proiektuen ebaluazioan)
Data: Azaroak 23 eta 24
Ordua: Ostirala, 17:00 – 21:00; larunbata, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00
Tokia: Zentroa. Hilaren 23an, Kondestableko Civivoxeko 12. aretoan; hilaren 24an, 6. aretoan (Kale Nagusia 2, 1. solairua)
Izen-ematea: Irailaren 7tik azaroaren 9ra

  • Eskura: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Hona jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Online: behin-behinekoz izena emateko, bidali fitxa helbide honetara: emep@pamplona.es
2018-09-10T19:08:48+02:0010 / September / 2018|0 Comments

Leave A Comment

Newsletterra

Twitter

Facebook

Go to Top