XXI. mendean, emakumeak jada ez dira bizi dorre batean, printze batek noiz erreskatatuko zain…

Baina, oraindik ere badaude berrikustekoak diren gizarte-dinamika asko: edertasun-kanon ezinezkoaren inposaketa; desberdinkeriak birsortzen dituen maitasun erromantikoaren ideiaren eraikuntza; emakumeak senargabe egotea gabezia-egoera gisa ikustea; emakumeen nahiak beste batzuen nahien menpe egotea; emakumeek etxean eta merkatuan egiten duten lanaren aintzatespen eza…

Lantegian landuko da zer nolako eragina duten dinamika horiek emakumeek “emakume” izateak esan nahi duenaren inguruan dituzten bizipenetan, eta tresnak plazaratuko dira bakoitzak izan nahi duen emakumea izateko askatasuna izan dezan.

Helburuak:

  • Emakumeei betiko osagarri pasibo gisa egokitu zaien rola berreraikitzea.
  • Emakumeen ahalduntze kolektiboa eta banakakoa laguntzea, genero-estereotipoen eta gizarte-rolen atzean dauden desberdinkeria-estrategien azterketaren bitartez.
  • Emakume-erreferenteak eskaintzea emakumeen memoria kolektiboa eraikitze aldera.

Edukiak:

  1. Emakumeei inposatzen zaien edertasunaren eredua eta horren atzean dauden interes ezkutuak, baita hura ezin lortzeak dakartzan ondorio pertsonalak eta sozialak.
  2. Maitasun erromantikoaren eraikuntza soziokulturala, izan ere, horrek osagarritasuna desberdinkeria-aitzaki gisa ulertarazi eta autonomia pertsonala eta askatasuna murrizten dituzten harremanak sortzen ditu.
  3. Lanaren banaketa sexista, erruduntasuna oinarri hartuta emakumeen arduratzat jotzen dituena zaintza-lanak, gutxien baloratzen diren lanak eta okerren ordaintzen direnak.
  4. Desioarekiko eta sexualitatearekiko harremana, eta inposatutako gaitasun eza emakumeen nahiak aitortu eta asetzeko, besteen nahiak asetze aldera aurre hartzeko joerarekin kontrajarririk.

Metodologia: Azalpen teorikoak egonen dira, eta lan praktikoa, landutakoa bizi-esperientziara aplikatze aldera.

Hizkuntza: Gaztelania

Nork emana: Irantzu Varela Urrestizala. Kazetaria, feminismoan, komunikazioan eta emakumeen aurkako indarkerian aditua eta Faktoria Lila-ko koordinatzailea.

Data:  Ekainak 14 eta 15

Ordutegia: Ostiralean, 16:00 – 20:00 eta  larunbatean, 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00

Tokia: Zentro. Kondestableko Civivoxeko hitzaldi-aretoa (Kale Nagusia 2, 1. solairua)

Behin-behinekoz izen-ematea: Apirilak 1- Maiatzak 31

  • Eskura: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Hona jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Online:  Online formluario berria: https://bit.ly/2UrdRUf arazorik izanez gero deitu telefono honetara 948 420 266.