Antolakuntzan Psikologia Positiboak zer ekarpen egin dituen ezagutzea, baliabide eta aplikazioez bezainbatean, pertsonendako dinamika positiboak errazteko, eraginkortasuna hobetzeko eta inguruan eragiteko xedez. Giro orekatuak bultzatzea eta nork bere indarguneak ahalik eta gehien garatzea du helburu. Horretarako, kontzeptu hauek landuko ditugu: norbera motibatzea, flow-a, erresilientzia, hazteko ebaluazioak, lidergo positiboa, engaiatzen diren pertsona proaktiboak, lantaldeen emozioak bideratzea, besteak beste. Ikastaroa lan- edo gizarte-antolakuntzan aktiboki parte hartzen dutenentzat edo horretan buru direnentzat dago zuzenduta.
Edukiak:
- Erakunde osasungarrietarako hurbilketa teorikoa
- Norbera motibatzea eta “flow”-a
- Lidergo positiboak
- Lantaldeen osasuna hobetzeko baliabideak
- Lantaldeen emozioak bideratzea
Helburuak:
- Erakundeetan Psikologia Positiboak dituen erabilerak ezagutzea
- Gure erakundeak osasungarriak diren hausnartzea
- Erakundeetan erabiltzeko baliabideak barneratzea
Nori zuzendua: Ikastaroa lan- edo gizarte-antolakuntzan aktiboki parte hartzen dutenentzat edo horretan buru direnentzat dago zuzenduta.
Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: Raquel Ledesma Somovilla, psikologoa, terapeuta eta prestatzailea “Noralai, escuela de la Felicidad” deiturikoan (aplikatutako psikologia positiborako zentroa). Aditua adimen emozionalean, psikologia positiboan, hezkuntzan eta taldeen kudeaketan. Sortzailea, sutsua eta ikusmin handikoa.
Data: Maiatzak 15, 16 eta 17
Ordutegia: Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, 17:00- 21:00
Tokia: Zentro. Kondestableko Civivoxeko 5. aretoa (Kale Nagusia 2, 2. solairua)
Behin-behinekoz izen-ematea: Apirilak 1 – Apirilak 30
- Eskura: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Hona jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Online: Online formluario berria: https://bit.ly/2UhgKYv arazorik izanez gero deitu telefono honetara 948 420 266.
Leave A Comment