Telefono mugikorrarekin ikus-entzunezko edukiak sortzeko ikastaro hau ekintzaile sozial eta digitalei dago zuzendua, eta hau du xede: parte-hartzaileek ikastea telefono mugikorra erabiltzen beren jardueren komunikazio-tresna gisa, horrela istorioak kontatu ahal izan ditzaten ekintzak non gertatu eta handik bertatik denbora errealean, edo ia.
Lantegiaren parte teorikoan adibideak, aholkuak eta zenbait aplikazio emanen dira ezagutzera; parte praktikoan, aldiz (% 50 baino gehiago), ikasleak, bideratzailearen gidaritzapean, telefono mugikorrekin bideo bat sortzeko gai izanen dira.
Edukiak:-
- Mugikorretan kontsumitzeko edukiak
- Mugikorrekin sortutako edukiak
- MoJoKit
- Mugikorrekin sortutako bideoen adibideak, bideoak mugikorrarekin grabatzeko aholkuak, Facebook Live bidez igortzeko aholkuak (zer egin eta zer ez)
- Bideo horizontala eta nola grabatu; bideo bertikala eta nola grabatu, eta edizioari buruzko oinarrizko nozio batzuk, gure mugikorrarekin bideo bat sortu ahal izateko adinakoak.
Hizkuntza: Gaztelania
Nork emana: Ana López, gailu mugikorrak erabiltzen dituen multimedia-kazetaria, hamabost urtetik gorako esperientzia duena hemengo eta atzerriko zenbait hedabidetan. Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean eta New Yorkeko Columbiakoan jaso zuen alor multimediari buruzko trebakuntza
Data: Azaroak 6 eta 8
Ordua: 17:00 – 21:00
Tokia: Zentroa. 5. aretoa. Kondestableko Civivoxa (Kale Nagusia 2, 1. solairua)
Izen-ematea: Irailak 7 – Urriak 23
- Eskura: Zentroan, Elkarlaneko gunean. Kondestableko Civivoxa, Kale Nagusia, 2, 2. solairua. Hona jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Online: behin-behinekoz izena emateko, bidali fitxa helbide honetara: emep@pamplona.es
Leave A Comment